Hobbitak txikiak ziren, baina ez gaixoak

02/15/2012
Printer-friendly versionSend to friend

Ana Galarraga

Hobbitaren garezurra
Hobbitaren garezurra. Argazkilaria: Ray

2003an aurkitu zuten hobbitaren lehen fosila, Flores uhartean. Geroztik, ikertzaileak ez dira ados jarri fosila gure espeziearen kide batena den, edo orain arte ezagutzen ez zen espezie batena. Izan ere, garaiagatik (17.000 urte ditu) Homo sapiens izan beharko zukeen, baina duen itxurak beste espezie bat dela pentsarazten die askori (Homo floresiensis deitzen diote beste espezie horri).

Hain zuzen, ez zioten alferrik eman hobbit ezizena: buru eta gorputz bereziki txikiak ditu, gorputz-atalen proportzioak ere ez dira gureenak bezalakoak, eta haren garun-edukiera benetan ñimiñoa da. Espezie berria dela baztertzen dutenen iritziz, ordea, gaixotasun baten ondorioz izan zitekeen den bezalakoa. Adibidez, kretinismoa dutenek horren antzeko tankera izaten dute batzuetan.

Bada, azken ikerketaren arabera, kretinismoak ez ditu azaltzen hobbitaren berezitasunak. Australian, New England-eko Unibertsitatean egin dute ikerketa hori. Hobbitaren garunaren masa, eskeletoaren proportzioak eta hortzen garapena kretinismoa duten pertsonenekin alderatu dituzte. Eta, azterketaren emaitzak ikusita, ikertzaileek ondorioztatu dute ez dagoela froga bakar bat ere pentsatzeko hobbitak kretinismoa zuela. Hortaz, oraingoz, balantza Homo floresiensis-aren aldera makurtu dela dirudi... 

No votes yet

Post new comment

CAPTCHA
This question is for testing whether you are a human visitor and to prevent automated spam submissions.