8,7 magnitudeko lurrikara bat izan berri da Indonesian, eta, orain, tsunamiaren beldur dira asko eta asko. Hain zuzen ere, 2004ean leku berberean antzeko magnitudeko lurrikara bat izan zen, eta haren ondoren izandako tsunamiak 170.000 pertsonaren heriotza eta kalte ekologiko eta material larriak eragin zituen.
Hala eta guztiz ere, Estatu Batuetako Geologia Saileko (USGS) Bruce Presgrave ikertzailearen adierazpena jaso du BBCk, eta, haren arabera, oraingoan tsunamia izateko arriskua ez da hain handia. Izan ere, orduan ez bezala, oraingo lurrikaran lurra horizontalean mugitu da; horrenbestez, ur-mugimendua ez da bertikalean mugitu izan balitz bezain handia izango.
Dena dela, Ozeano Bareko tsunamiei jarraipena egiten dien erakundea (PTWC) eta segurtasun-arduradunak adi daude, hartu beharreko neurri guztiak hartzeko prest.
Zergatik izan zen atzoko
Zergatik izan zen atzoko lurrikara hain handia, eta ez zuen tsunamirik eragin? Artikulu hoentan topatu dugu erantzuna: http://www.newscientist.com/article/dn21689-why-was-the-sumatra-quake-so...
Post new comment