Munduko Lehen Ziber Gerrari jarraipena, denbora errealean

20/01/2012
Versión para impresiónSend to friend

Ana Galarraga

Interneteko erasoen mundu mapa
Akamai

Opmegaupload edo Mundu Mailako Lehen Ziber Gerra deitu diote, eta MegaUpload, MegaVideo eta MegaPorn webguneen itxierari aurre egiteko sortu da. Estatu batuetan piztu da, baina, Anonymousen laguntzarekin, mundu osoan zabaldu du. Helburua: webgune ofizialak jokoz kanpo uztea. Guda gogorra izaten ari da, eta dagoeneko lortu dute webgune esanguratsu batzuk blokeatzea, tartean, FBI estatubatuarra eta SGAE espainiarra.

Erasoei jarraipena egin nahi izanez gero, aukera polita eskaintzen du Akamai plataformak. Berez, plataformak Internetekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dizkie mundu osoko enpresei, eta, horren barruan, Interneteko zirkulazioari eta erasoei jarraipena egiteko aplikazio hori du. Gutxitan ikusiko zen hain mapa koloretsua! 

Aún sin votos

Enviar un comentario nuevo

CAPTCHA
Esta pregunta se hace para comprobar que es usted una persona real e impedir el envío automatizado de mensajes basura.