Iban Garate. Euskal Herriko amonentzat "etxerako moduko mutila" dela entzun izan dugu betitik, eta, orain, ezagutu dugunean, bat gatoz iritzi horrekin. Etxerako modukoa ematen du, itxura batean behintzat: komunikatzaile ona, guapoa, atsegina, irekia, jatorra, argia... Akaso izango du akatsen bat...
Iban Garate. Euskal Herriko amonentzat "etxerako moduko mutila" dela entzun izan dugu betitik, eta, orain, ezagutu dugunean, bat gatoz iritzi horrekin. Etxerako modukoa ematen du, itxura batean behintzat: komunikatzaile ona, guapoa, atsegina, irekia, jatorra, argia... Akaso izango du akatsen bat, baina guk behintzat ez diogu antzeman.
Kazetaria da Oihana, eta nabari zaio. Apain-apain agertu zaigu hitzordura, kameraren aurrean agertzeko prest. Grabaketa non eta nola egin erabakitzen ere lagundu digu; gustua ematen du! Gaurkoan, elkarrizketatzaile elkarrizketatua izan da.
"Xabier Amurizaren alaba" esaten zioten hasieran. Gero, "Miren Amuriza, bertsolari gaztea". Eta, hemendik aurrera, "Miren Amuriza aktore izarra" izango ote da? Bertsolarifilmean ikusi dugu aktore lanetan, eta, tira!, gu ez gara zine-adituak, baina ederki aritu dela iruditu zaigu. Baina, zer iruditu zaio berari? Hori jakiteko bildu gara berarekin, eta zintzotasunez eta gozotasunez kontatu dizkigu bere bizipenak.
Aurpegi serio honen atzean pertsona umoretsu bat dagoela erakutsi digu Edorta de Antak. Lagun-giroan eta txantxa artean hartu gaitu Orioko Arraunketa Elkartean. Goizeko entrenamendua bukatu berri du, eta, arratsaldean, palan jolastera joatekoa da. Gizon hau ez da nekatzen!
Olatuak non, Aritz Aranburu han; alegia, munduko edozein kosta-bazterrean: Hawaiin, Indonesian, Australian... Harrapazank! Guk, hala ere, zortea izan dugu, eta San Miguel Pro txapelketa jokatzera bere herrira, Zarautzera, etorri dela aprobetxatu dugu, harrapatu eta galdera batzuk egiteko. Dena den, ez diogu kirolari buruz asko galdetu, beste kontu batek sortzen baitzigun jakinmina: Cracks del Surf telebista-saioan izango duen parte-...
Galderrek Isas magalean izeneko taberna argitsuan jarri digu hitzordua, Donostiako Zurriolan. Elkarrizketarako, ordea, txoko ilunenera joan gara, ezkutura. Bateria jotzen ere halaxe aritzen da, taldekideen atzean erdi ezkutuan. Berdin argazkiak ateratzean ere: kamera jartzen du begiaren eta munduaren artean. Guri, baina, ez digu ezer ezkutatu, eta lehen planoan jarrita erantzun die galdera guztiei.
Itsaso Paiak plan estrategiko bat dauka etorkizunerako, eta esan digu esklusiban! Ez da hori, dena den, kontatu digun gauza bakarra. Antzerkiaz eta aktoreez, bertsolaritzaz eta bertsolariez, ikasketez, familiaz... zertaz ez digu hitz egin Itsasok! Eta bitartean konturatu gara izen aproposa jarri ziotela gure protagonistari, itsasoa bezain indartsua eta freskoa baita Itsaso.
Zea Maysen "Negua joan da ta" zeinu-hizkuntzan abesteagatik egin da ezagun Ainhoa Moiua. Ustekabean harrapatu du bideoaren arrakastak, lotsa apur bat ere ematen dio, baina, hala ere, ez die uko egiten elkarrizketa-eskaerei. Ez omen daki ezetz esaten, eta eskertzekoa da benetan, gozamena baita harekin bildu eta hizketan aritzea. Hona hemen musikaz, gorren munduaz, eta egiten duen lanaz kontatu diguna.
Manex bertsolaria oso ezaguna egin da, bereziki, Arabako bertsolari txapelketa irabazi duenetik. Baina badira beste Manex batzuk ere: literaturzalea, irratigilea... Haiekin guztiekin bildu gara, eta bakarrak erantzun digu: Manex Agirre Arriolabengoak.
Zer da topatzen zailagoa: musika ona jartzen duen taberna bat, edo bertsolari bat Araban?