NASAk irailean abiatu zuen GRAIL misioak, eta orain erakutsi du lehen emaitza: Ilargiaren alde ezkutuaren bideo bat. Bideoa GRAIL misioa osatzen duten bi zundetako batek grabatu du, MoonKAM kamera bai esker. Aipatzekoa da mundu osoko ikasleek aukera izan dutela agintzeko kamerari Ilargiaren zer eremuri atera argazkia. Hortaz, litekeena da laster erakustea irudi gehiago.
Dena dela, misioa ez da irudiak jasotzera mugatzen. Hain zuzen, Ilargiaren grabitatea neurtzeko asmoa ere badu, eta baita X izpien bidezko azterketa egitekoa ere.
Enviar un comentario nuevo