2010eko Abenduaren 2tik 10era Elorrioko Institutuak, Txintxirri ikastolak eta Elorrioko udalak bultzatutako ekintza aurrera eramateko aukera izan zuten DBHko 18 ikaslek. Egun hauetan Tindouf-etik gertu dauden saharauien kanpalekuetan, kasu honetan, ANGALA izenekoan, aste betean hango familia batzuekin bizitzeko aukera izan zuten bertaratu ziren ikasleak eta irakasleak.
Bizipen ahaztezin eta leku desberdinen bisitaz gain, benetako baloreen ezagutzan heziketa bikaina jasota bueltatu ziren guztiak, zoriontasuna, gauza pilatzean ez datzala ikusita. Joandako ikasle guztiek bueltatzeko gogoa agertu dutenez eta bi ikastetxeen eta baita udalaren asmoa ere ekimen hau bultzatzea denez, aurreneko bidai honek beste batzuk ekarriko dituelakoan daude, ANGALA herriko eskola batekin lankidetza bidea zabaldu nahi baitute.
Bestalde Elorrioko herriari zabalik, Iturri Kultur Etxean, martxoaren 1etik 14ra bitartean erakusketa antolatu dute bertan biltzen direlarik bai jantziak, bai ohiturak eta nola ez argazki esanguratsuenak ere.
Bukatzeko, datorren abenduan aurrera eraman nahi duten 2. elkartasun-bidaiak bi helburu izango dituela adierazi dute, bata AMGALAko eskolei laguntzea eta bestea AMGALAri, daira (herri) moduan, laguntzea eta honetarako kirol-hornikuntzarako - futbol zelaia eta saski baloi zelaia eraikitzeko - dirua lortu nahi dute Elorrioko neska-mutilek.
Enviar un comentario nuevo