Jende askok nire inguruan gehiegi edaten du eta beldur naiz norbaiti etiliko batek edo emango ote dion horren ondorioz.
Zer egin behar da hori gertatzen bada?
Nola dakit etilikoa dela eta ez beste zerbait pasa zaiola?
Koma etiliko bat, bestelako komak bezala (adibidez, buruan kolpe bat hartzearen ondorioz sortutakoa), oso egoera arriskutsua da. Egin behar den lehen gauza laguntza medikua eskatzea da, 112ra deituta, larrialdietara.
Koma dela jakingo duzu, zure lagunak ezin badu zutik egon, eta ez badu erreakzionatzen hitz egin edo atximur egiten badiozu. Horri gertatzen bada, alboka etzan behar duzu, oka eginez gero ito ez dadin, eta estali egin behar duzu, ez dadin hoztu, eta anbulantzia iritsi arte itxaron behar duzu.
Alkohola nerbio-sistema zentralaren depresorea denez, funtzio guztiak moteltzea ekartzen du. Koma muturreko egoera da, eta geldialdi kardiorespiratorioa eragin dezake. Horrenbestez, beharrezkoa da laguntza medikua jasotzea.
Hala ere, laguntzarik onena aurretik dator. Zuk ez baduzu edaten, behin baino gehiagotan ikusiko zenuen; eta edaten baduzu, zure buruan bizi izan duzulako jakingo duzu. Mozkortzea izan daiteke:
- prozesu bat, non ikusten duzun lagunak atseginak eta xelebre egotetik baldar egotera eta grazia galtzera igarotzen diren, gaizki egotera, oka egitera, eta erortzera. Hortik aurrera, edaten jarraituz gero, koman eror daiteke. Ibilbidea ezagututa, bide horretatik jarraitzea eragotzi daiteke.
- beste aukera bat da zure ingurukoak edale azkarrak direla, hau da, alkohol asko eta gogorra edaten dute denbora gutxian, eta oso azkar eta konturatu gabe igarotzen dira mozkor egotera eta koma arriskura.
Dena dela, droga guztiei buruz esaten dugun bezala, norbanakoaren ezaugarriek, norbera zer egoeratan dagoen kontsumitzeko unean eta kontsumo-moduek eragiten dute erantzuna desberdina izatea pertsona batetik bestera, eta une batetik bestera.
Zure lagun-taldeko norbaiti buruzko zalantzak badituzu, ez izan zalantzarik larrialdietara deitzeko. Haiek ikusiko dute ondoen zein den egoera eta zer komeni den egitea.
Bide batez, esan nahi dizut, zure lagunekin ibiltzeak halako kezkak sortzen badizkizu, agian haiekin hitz egin beharko zenukeela, aldaketei buruz.
Bidali iruzkin berria