Kaixo! Gaur Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasle batzuk etorri zaizkigu Elhuyarrera bisitan, eta beraiek kontatuko digute zein diren eta zertara etorri diren. Ea, aurkeztu zuen buruak!
- Ni Aritz Apaolaza naiz
- Ni Borja Gorriz
- Ni Ane Goñi naiz
- Ni Andrea Gonzalez
- Eta ni Jabier Zurutuza
Eta zertara etorri zarete?
Ane Goñi: Bueno, gutxi gorabehera gure proiektua aurkeztu nahi dugu, eta Elhuyarrera etorri gara laguntza bila. Ana Galarragari eskerrak eman behar dizkiogu asko lagundu digulako. Gure proiektua teknoektikari buruzko aldizkari bat egitea da, eta nola lan-esparru oso zabala den, guri interesatzen zaizkigun gaiei buruz egitea erabaki dugu.
Eta teknoetika? Nola bururatu zaizue hain gauza berezia? Teknologia, etika... ez dakit.
Borja Gorriz: Ikusi genuenean lan-esparru hori, atentzioa eman zigun. Eta hartu genuen ze gaur egungo gauza bat da. Da teknologia eta gizartearen arau moralak batzen dituen lan-esparrua, eta adibide bat da klonazioa; noraino ailegatu daitekeen klonazioa, moralari afektatu gabe.
Bai, ezta? Badaude hor gai batzuk sortzen dutela kezka... Klonazioaz gain baduzue beste batzuk ere aterako dituzue?
Borja Gorriz: Bai, nanoteknologia, nanomedizina, eta horrelako gauzak.
Gaurkotasun handikoak. Eta informazioa nondik lortuko duzue? Elkarrizketa bidez, edo nola pentsatu duzue egitea?
Aritz Apaolaza: Bilatu ditugu kolaboratzaile batzuk eta haiei elkarrizketak egin dizkiegu.Ideiak eman dizkigute, eta guk aldizkarian sartuko ditugu. Aldizkaria gure adineko jendeari zuzenduta egongo da, eta bertan lau gai azalduko dira batez ere, direla nanomedizina, nanorobotika, klonazioa eta bioteknologia. Aldizkari horretan gu izango gara erredaktoreak, eta baita pentsatu dugu blog bat irekitzea, irakurleek beraien zalantzak eta ideiak esateko, eta guk argitzeko edo beraien artean hitz egiteko.
Eta eztabaida sustatu eta... Bueno, egia esan, gaiak badauka mamia eta badauka nondik heldu. Uste duzue jendea animatuko dela parte hartzera?
Aritz Apaolaza: Interesatzen bazaie gai hau, ba, pentsatzen dugu baietz, zer edo zer idatziko dutela.
Internet bidezkoa izango da, orduan?
Aritz Apaolaza: Bai, dena zibernetikoki joango da.
Eta hori zergatik, nola etorkizuneko gaiak diren, hola, modernoak, moderno izateko, edo?
Ane Goñi: Izan daiteke, baina berez da kostea murrizteko.
Bai, ezta? Krisia eta hori. Eta zuek ikusten duzue zuen burua etorkizunean gai hauekin lotuta edo?
Andrea Gonzalez: Ba gutako inork ez du ikusten bere burua etorkizunean baina lanbide ona iruditzen zaigu, baita interesgarria, gauza asko dauzka jakiteko. Ni pertsonalki informatika munduan ikusten naiz, eta orain besteek esan beharko dute zer pentsatzen duten egitea.
Ba informatika eta etika... hor ere badaude gauzatxoak... Eta besteok, zer asmo?
Aritz Apaolaza: Nik igual arkitektura baten edo ingeniaritza batean ikusten dut nire burua.
Borja Gorriz: Ni, adibidez, ingeniaritza batean edo informatikan.
Ane Goñi: Nik nire burua ikusten dut ekonomiarekin zerikusia duten gaietan.
Jabier Zurutuza: Eta nik informatikako karrera batean.
Noiz edukiko dugu aukera ezagutzeko aldizkari hori?
Ane Goñi: Berez proiektua apirilean aurkeztu behar dugu, prozesua eta hori, baina pentsatzen dugu aldizkaria maiatzaren aurrenean edo aurkeztuko dugula.
Orduan maiatzean espero dugu zuen berri izatea. Zerbait gehiago esateko?
Jabier Zurutuza: Egia esanda, gai hau interesatzen zaigu etorkizuneko teknologia bat delako, eta guk proiektu hau egin dugu ba jendea ondo dagoelako gai hauetaz jakitea. Adibidez, proiektuan sartu dugun gai bat nanomedizina da, eta medizina mota horrekin orain sendatu ezin diren gaixotasun batzuk gero sendatuko dira.
Dena etorkizunera begira. Oso ondo. Ba eskerrik asko, gazteak. Beste bat arte, agur.
Oso ondo egin dute hau,
Oso ondo egin dute hau, zorionak la salleko ikasleei!
Oso dokumentu interesantea da.
Bidali iruzkin berria