Beñat Aristi

2010/12/27
Printer-friendly versionSend to friend
Beñat Aristi

Lorea Arakistain

benat_aristi.jpg
benat_aristi.jpg

Maletak egiten harrapatu dugu Tuentiko lagun hau. Taulatik taulara aritu gara, eta profiletik harrapatu diogu aurkezpena: “Munduan jira-biran dabilen pertsona bat gehiago naiz, baina, guztiok bezala, guztien artean bakarra eta berezia. Ni Ni Neu naiz”.

 

Urr - 13, 13:07 Zure aurpegia ez da ezezaguna... telebistan agertu zara?
Urr - 13, 20:36 Agertu naiz bai, pare bat aldiz. Gaztetan egin genituen pare bat agerraldi, baina azkenaldian jendeak nire aurpegia telebistan ikusi badu Felicikas iragarkian izan da. Makina batek galdetu dit tanga zeraman neskari buruz. Kar, kar.

Urr - 14, 08:56 Orduan, aktorea zara?
Urr - 14, 11:39 Noski.

Urr - 14, 20:49 Hala ere, ikasketak irakaskuntzara bideratu dituzu, ezta?
Urr - 15, 09:35 Hala da, bai. 2007. urtetik irakasle-ikasketak egiten ari naiz, atzerriko hizkuntzan espezializatuta.

Urr - 15, 09:59 Zaletasunak: Lagunekin egotea, parrandak, snowa, antzerkia, mendia... Baina, batez ere, bidaiatzea. Hurrengo geltokia?
Urr - 15, 19:17 Filipinar uharteak. Astebete barru abiatuko naiz.

Urr - 15, 19:52 Espainiako Felipe II.ren ohoretan jarri zieten izen hori uharteei. Ez zara errege-etxearen enbaxadore moduan joango?
Urr - 15, 20:01 Ez. Ni Getariako enbaxadore gisa noa; izan ere, Magallanes han hil zuten, eta Elkano uharte haietan bilakatu zen espedizioaren buru.

Urr - 15, 20:25 Eta zein izango da zure egitekoa?
Urr - 15, 21:53 Ateneo de Manila unibertsitatera noa, EHUko Beste Norakoak programarekin; Erasmusen antzekoa da, baina Europatik kanpo. Han jarraituko ditut nire ikasketak.

Urr - 16, 07:59 Zergatik kanpora, eta zergatik Manilara?
Urr - 16, 22:07 Kanpora, beste kulturak ezagutzea gustatzen zaidalako eta kurtso bat atzerrian igarotzeko gogoa nuelako. Manilara, gure kulturatik urrunen gelditzen den aukera delako. Mendebaldeko kulturetatik, nola edo hala, ihes egin eta ekialdean murgiltzea da nire helburua; denbora baterako, noski.

benat_aristi2.jpg

Urr - 19, 09:51 Zer da handik espero duzun onena eta zer txarrena?

Urr - 19, 15:15 Onena, inguru hartan egonda, bisitatzeko lurralde asko eskura izatea. Txarrena?? Ez dakit.

Urr - 20, 09:07 Esperientziarik baduzu? Bidaietan esan nahi dut...
Urr - 20, 15:58 Baietz esan liteke. Turista gisa, baina hainbat lekutan "bizi" izan naiz: 14 eta 15 urterekin Estatu Batuetan egon nintzen, 2 hilabete eta erdi inguru, familia batean bizitzen, eguneko 24 orduak.
Lehengo urteko udan, berriz, 3 hilabete igaro nituen Ingalaterrako Isle of Wight-en, zerbitzari eta barman. Horretaz gain, ohiko bidaiak egin izan ditut, hau da, turista gisakoak, Europako hainbat lurraldetara.


Urr - 20, 16:58 Astebete baino gutxiago falta zaizu joateko... Zertan diharduzu azken egun hauetan?

Urr - 20, 19:35 Etzi noa, bai... Ba gaur naiz maleta egitekoa, eta, joan aurretik, botikina eta bueltan egin beharreko pra cticuma lotzen jardun naiz. Orain, lagunak pixkanaka-pixkanaka agurtzen nabil.


Urr - 20, 16:58 Ondo ospatzen ariko zara...
Urr - 20, 19:35 Ba gehiegiez, egia esan. Agur negartiak baino gehiago, "gero arte"ak esan ditut. "Gero arte" lasaiak izan dira.

Urr - 20, 19:49 Gauza bitxirik sartu al duzu maletan?
Urr - 20, 23:26 Bitxirik?? Bitxirik ez, egia esan. Bereziena karpeta izan daiteke agian, hau da, lurralde tropikal batera apunteak hartzeko 2 kg-ko karpeta batekin joan behar izatea (pisua garrantzitsua baita). Horretaz gain, beste 2 kg-ko nezeser bat eraman behar dut malariaren aurkako medikamentu, intsektizida, eta abar luze batekin.

Urr - 21, 09:13 Erasmus orgasmus?
Urr - 21, 10:43 Ikastera besterik ez gara ba joango, ezta? Kar, kar.

 

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.