"Nire ustez, zentraletakoek ez dute ondo saltzen euren lana"

2011/04/26
Printer-friendly versionSend to friend
Igor Peñalva

Ana Galarraga

Igor Peñalva ingeniari nuklearra
Ana Galarraga

Kaixo! Igor Peñalvarekin gaude, fisika nuklearrean aditua, eta 25. urteurrena da gutxi gorabehera Txerbobilgo istripua gertatu zela. Orduan oso gaztea izango ziren zu. Gogoratzen al duzu?

1975ean jaio nintzen, beraz, 11 urtetxo, ezta? Gogoratzen dut telebistan zerbait ikusi genuela, eta irratian eta irteten zela, eta egunero zerbait esaten zutela horri buruz. Eta notizia handia izan zela gogoratzen dut, baina ez daukat horrelako gogorapen handirik, egia esan.

Orduan, beldur handirik ez zizun eman

Bueno, beldurra sartu ziguten, nire gurasoek kontatu didatenez. Beraz, gizartea bazegoen pixka bat kezkatuta horri buruz. Ni neu, ez; 11 urterekin, pentsa, beste kezka batzuk nituen buruan, ezta?

Gerora bai, gerora jakinmina piztu dizu, ezta?

Bai, bai. Izan ere, nik ikasi nuen industria-ingeniaritza, eta aukeratu nuen bere momentuan teknika energetikoak espezialitatea. Eta espezialitate hori aukeratzeko arrazoietako bat horixe izan zen: industria nuklearrak zer egiten du, zergatik du hain prentsa txarra? Nik pentsamendu hori neukan, ez? Zentral nuklearrik ez dut nahi, eta zergatiak jakin nahi nituen. Eta beste arrazoi batzuen artean, horregatik ikasi nuen ikasi nuena.

Eta zer iruditzen zaizu? Ikasitakoarekin, jarraitzen duzu pentsatzen txarra dela edo?

Ba iritziz aldatu dut goitik behera.Zorionez aukera izan dut gainera, ikasketak bukatu eta gero, industria nuklearrarekin harremanetan jartzeko, eta nire lehen lana, bekario moduan eta, Madrilen egin nuen eta lotura zuen industria nuklearrarekin zuzen-zuzenean. Eta aukera izan nuen Cofrentesera joateko, Cofrentesen zentral nuklear handi bat dago, Espainia mailan, eta Garoñan ere egonda nago, eta beste zentral nuklearrentzat ere lan egin dut. Egia esan, mundutxo hau barrutik ezagutzen duzunean, ikusten duzuna da beraiek egiten dutena ez dutela ondo isladatzen gure gizartean.

Ez dira saltzaile onak, marketina falta zaie

Ez dira onak, ez; horretan dabiltza azken bolada honetan, baina, egia esan, ez dute ondo saltzen beraiek egindako lan ikaragarri ona.

Orduan zu ez zaude kezkatuta. Ez duzu uste, adibidez, Garoña izan daitekeenik inoiz Txernobilen pareko zerbait, horrelako zerbait gertatu daitekeenik.

Inondik inora. Lasai-lasai bizi naiz. Esan dizudan bezala, Garoñaren barruan izan naiz; errekarga bat egiten zutela aukera izan nuen Eusko Jaurlaritzako batzuekin bisita egiteko, eta errekargan bertan. Ez genuen Garoña kanpotik bakarrik ikusi; nukleoraino ere heldu ginen, eta ikusten duzunez ez ditut hiru begi, ez naiz orlegi fosforitoa, eta hemen jarraitzen dut lasai-lasai lanean, eta nire iritzia emanaz. Beraz, lasai-lasai egon gaitezke Garoñarekin, eta orokorrean gure inguruan dauden zentral nuklear guztiekin.

Ba eskerrik asko, Igor. Hurren arte, aio.

Agur 

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.