“Arropa normal batekin, ezinezkoa izango zen neandertal bat desberdintzea”.

2011/02/03
Printer-friendly versionSend to friend
Joseba Rios
Ana Galarraga
Joseba Rios arkeologoa
Joseba Rios

Joseba Rios arkeologoa neandertalekin maiteminduta dago. Gustura espiatuko lituzke zirrikitu batetik, eta nola bizi ziren, zer harreman zituzten, nola antolatzen ziren ikusi, bertatik bertara. Ezinezkoa denez, indusketetan topatzen dituzten arrastoetatik ateratzen du haiei buruzko informazioa. Bilboko Arkeologia museoan kontatu digu dakienaren zati txiki bat.


Joseba Rios Garaizarrekin gaude. Kaixo, Joseba, prest?

Kaixo, bai

Neandertal bat hartuko bagenu, eta zure edonire arropak jantzi, eta Bilboko metroan sartu, asko nabarmenduko litzateke?

Nik uste dut ezetz. Gure gizartean, gainera, gutxitan erreparatzen diogu besteari. Arropa normal batekin eta txano batekin, ezinezkoa izango zen desberdintzea.

Eta nik norbaiti esaten badiot: "aizu, zuneandertal bat zara". Zer ari naiz, irain bat esaten edo egia ere bai?

Bueno, nik uste dut zure intentzioa izangozela iraintzea. Orduan, egia ez zen izango, baina irain moduan ere ez zen agertuko, ezta?

Eta zer dute neandertalak hainbesteko morboa pizteko?

Ba nik beti pentsatu dut morboa pizten duena dela beste espezie bat aurkitzea, beste espezie baten aurrean egotea; ikustea oso-oso antzekoak garela, baina pixkat desberdinak ere. Nik uste dut horrek sortzen duela morboa.

Zein izan dahaiei buruzko uste ustelena?

Beti pentsatu izan da oso brutoak zirela, ez oso garatuak, ez zeukatela, adibidez, etorkizunean pentsatzeko kapazidadea... Hori demostratu da azken urteotan ez dela egia.

Adibidez, jendeari atentzioa ematen dio kanibalak zirela, baina gure espeziea ere bada.

Bai, posible da, baina, hori, gure espeziea ere bada. Orduan, ba, bueno...

Zer ez dakizu, baina nahiko zenuke jakin haiei buruz?

Honbre, niri gustatuko litzaidake jakitea nola funtzionatzen zuen neandertal gizarte batek: zelan zaintzen ziren umeak, zaharrak; zelan kontrolatzen zen boterea, erlazioak, eta halakoak.

...Zer ekonomia zuten, antolatzen oteziren, ez dakit, politikoki...

Bai, hori da, horixe; antropologia aldetik. Etnografia ikerketa bat egitea, neandertalekin. Ez dakit, orain joatea oihanera, Brasilera, eta han topatzea neandertalak, eta haiek ikertzea antropologia aldetik.

Eta zuk zergatik ezagutzen dituzu hain ondo neandertalak?

Pasa dudalako ja hamaika urte, neandertal arrastoak ikertzen, Euskal Herrian, Frantzian ere... Eta joaten zara irakurtzen, aztarnategiak bisitatzen, beste ikerlari batzuekin diskutitzen eta eztabaidatzen. Eta hortik.

Eta orain engantxatuta zaude neandertalei.

Bai, guztiz, guztiz. Oso-oso interesgarria da.

Bale, konbentzitu gaituzu. Eskerrik asko!

Zuei. Agur! 

Guztira: 4 (boto 1)

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.