"Seguru esperientzia ahaztezina izango dela"

2012/01/30
Printer-friendly versionSend to friend
Naroa Aldanondo

Ana Galarraga

Naroa Aldanondo
Iñigo Ibáñez/Elhuyar

Iaz ezagutu genuen Naroa Aldanondo, Caf-Ehuyar sari-banaketan. Hain juxtu, sarietako bat irabazi zuen, bere tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari esker. Lana bilatzen zebilela esan zigun orduan, eta orain jakin dugu topatu duela, non eta Saudi Arabian! Hara iritsi berria da, eta bere lehen bizipenak kontatzeko eskatu diogu. Eta baldintza bat jarri diogu: erantzunek ezin dute Twitterreko txioen luzera gainditu, hau da, gehienez 140 karaktere izan behar dute. Lortuko ote du?

Kaixo, Naroa! Nolatan joan zara Saudi Arabiaraino?
Ba momentu hauetan ikerketan jarraitzeko nuen bide bakarra zelako.

Zein izango da zure lana?
Itsaso Gorrian bizi diren arrainen ekologia ikertuko dut, otolitoen analisia eta DNA-aztertekak eginez.

Nolakoa da zure lantokia?
Oso atsegina. Eraikina berri-berria da, argi askorekin, eta aurrean itsaso gorria daukagu. Laborategiak ere izugarriak dira.

Eta lankideak?
Oraingoz gutxi batzuk ezagutzen ditut baina denak dira oso atseginak. Mundu guztiko jendea dago hemen.

Zenbaterainoko antza dute espero zenuenak eta topatu duzunak?
Egia esan ez nuen argi zer aurkituko nuen hemen, eta topatu dudana asko gustatu zait.

Oso desberdina izango litzateke zure lanegun bat unibertsitate hori Europan balego?
Desberdintasun handirik ez, agian, baina hemen denak lasaiagoa dirudi.

Lana alde batera utzita, nolakoa da ingurua?
Unibertsitatea zoragarria da, ezin politagoa. Dena oso txukuna, berria eta lorez beteta dago. Etxe aurrean meskita dago, errezoak entzuten ditut.

Ezeren falta sentitzen duzu dagoeneko?
Noski, dena botatzen dut faltan! Adibidez, urdaiazpikoa!

Zure ustez, zer izango da esperientzia horrek emango dizun onena?
Hori ikusteko dago! Ez dakit abentura honek nora naraman, baina seguru esperientzia ahaztezina izango dela!

Bada, hala izan dadila. A, eta zorionak: guk jarritako erronka gainditu duzu! 

Guztira: 5 (2 boto)

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.