Ostaizka Aizpuruarekin geratu gara hemen, Zarautzen, bera zarauztarra delako. Baina zuk, Ostaizka, ez duzu inguru honetan egiten lana, ezta?
Ez. Duela sei urte joan nintzen Leioara, karrera egitera. Biologian lizentziatua naiz, eta, han karrera egiten ari nintzela sartu nintzen EHUren Zoologia taldean, eta oraindik han jarraitzen dut eta Bilbon nabil lanean.
Saguzarrekin, esan didate. Nolatan saguzarrekin?
Ba bai, ba hori. Zoologia taldean sartu nintzenean, beraiek espezializatuta zeuden saguzarrekin lan egiten, eta, bueno, aukera eskatu nien pixka bat ikusteko zer zen saguzarrekin lan egitea eta haien inguruko ezagumendua handitzeko. Eta, bueno, haiekin hasi nintzen, eta gustura nago.
Ez dira ba oso animalia, ez dakit, maitagarriak, edo erakargarriak, edo...
Bai, nik uste dut gizartean hori dagoela sartuta, eta txikitatik erakusten digute saguak bezala, eta arratoiak bezala, itsusi moduan. Baina behin beraiekin hasten zarela lanean, ba oso-oso politak dira. Gainera, izatean ugaztunak ere, ezaugarri bereizgarri pila bat dituzte, eta horrek ematen duena da, ba bueno, benetan xarmangarriak egitea animalia horiek.
Gainera, zerbait berezia edo deskubritu duzuela, enteratu gara zer edo zer. Zer da, zer da?
Bai, bueno, Europan hasten diren saguzar guztiak intsektiboroak dira, baina badaude bi, intsektuak jateaz gain, espezietako bat txoriak jaten dituena, eta, bestea, arrainak. Eta gu ikertzen ari garena da hori, arrainak jaten dituen saguzar hori.
Saguzarrak hain txikiak izanda, arrainak harrapatzeko, arrantzan egiteko, gai dira?
Bai, nire tesiaren oinarritako bat hori da: ikustea nola diren gai, intsektu txikiak jatetik nola pasa diren, ez?, arrainak jatera, eta hori gertatzeko zer aldaketa gertatu behar izan diren, bai habitatari dagokionez, edo bai saguzarraren harrapaketa-teknikei dagokienez. Eta orduan bai, ikusi da behintzat gai direla, gainera grabaketak lortu ditugu, eta hori dela eta oihartzun handia lortu dugu inguruan, ze aurreneko espeziea da Europan arrainak jaten dituena, eta oihartzun handia lortu dugu horrekin.
Hori motibazio bat ere igual izango da, jarraitzeko horretan lanean eta tesia aurrera eramateko eta... pentsatzen dut.
Bai, bai, bai. Nik uste dut ikerketak eta zientziak hori emetan duela, ez? Beti gauza berriak ikasten ari zara, bai pertsonalki, bai jakintza munduan, eta orduan asko ikasten da, gogoa ematen dizu jarraitzeko horrekin, eta, batez ere, zure proiektuan ikustea lehen ezagutzen ez zen gauza bat aurkitu duzula, ba, aurrera jarraitzeko gogoa ematen du.
Ez duzu zalantzarik, horretan jarraituko duzu etorkizunean.
Bai, oraindik behintzat tesia bukatzeko urte hau eta beste bi falta zaizkit, beraz, behintzat oraingoz horretan jarraituko dut. Ez dakit etorkizunean zertan gehiago jarraituko dudan, baina oraingoz gustura nago, eta honetan jarraituko dut.
Ba zorte on, Ostaizka. Eskerrik asko!
Ez da ezer, berdin.
Bidali iruzkin berria