Olatuak non, Aritz Aranburu han; alegia, munduko edozein kosta-bazterrean: Hawaiin, Indonesian, Australian... Harrapazank! Guk, hala ere, zortea izan dugu, eta San Miguel Pro txapelketa jokatzera bere herrira, Zarautzera, etorri dela aprobetxatu dugu, harrapatu eta galdera batzuk egiteko. Dena den, ez diogu kirolari buruz asko galdetu, beste kontu batek sortzen baitzigun jakinmina: Cracks del Surf telebista-saioan izango duen parte-hartzeak.
Hementxe gaude, Aritz Aranbururen etxean, hementxe hartu gaitu... eskerrik asko! Galderei erantzuteko prest orduan?
Bai
Ba jende guztia orain gauza berdinarekin arituko zaizu, telebista-saio berri horrekin. Reality-show bat omen da; zer da?
Bueno, reality-show bat baino gehiago, akademia bat egingo dugu hemen Zarautzen, hamar surflarientzako, eta bertan Ibon Amatriain eta ni izango gara, bueno, pixkat dena dirigitzen. Gehien bat, reality-show bat baino gehiago, izango da akademia bat, oso instruktiboa, eta nahi duguna da surfaren mundua, gure egunerokoa, pixkat erakutsi eta, hamar surflarirekin eguneroko hori bizi.
Argi dagoena da kamerak edukiko ditugula segika, baina alderdi horretatik ez gara ari aurkitzen normalean aurkitzen den morbo hori. Nahi duguna egin da akademia bat, instruktiboa izatea. Aukera daukagunez surfa telebista-munduan sartzeko, nahi dugu era on batean sartu, txorakeriak alde batera utzita.
Casting-a egin duzue jada? Zer fasetan zaudete?
Casting-aren lehen fasea egin dugu. Aurreko asteburuan San Miguel txapelketara etorri ziren hamabost surflari, eta horietatik azkenean hamalauek bakarrik hartuko dute parte. Orduan ezagutu genituen, eta orain aukeraketa fasean gaude.
Ba ze zaila, ezta? Hamarren artean...
Bai, argi dago, nibela guk uste genuena baino askoz ere handiagoa ari da izaten eta. Ari garena bilatzen da nibela dezente handia izatea gehienbat urtarrilean izango ditugulako grabaketak, eta urtarrilean itsasaldiak potenteak izaten dira. Gero, bestalde, aukera edukita surfa telebistan sartzeko, nahi dugu nibel handia erakutsi, oso harro baikaude hemen dagoen nibelarekin, eta pixkat erakutsi nahi dugu.
Oso ondo. Eta zu, zer moduz; urduri, esperientzia berriarekin?
Bai, niretzat esperientzia berri bat delako. Baina, orokorrean, gauzak oso naturalki ari gara eramaten. Ez dakit; da gure egunerokoa egin, baina kamera batzuekin guri jarraitzen. Orduan, askorik ez da aldatzen zure bizitza.
Gainera, zuek ere neurri batean ohituta zaudete kamerekin eta...
(Zakurrari) Sua!
Zakurra ere hor dago eta (kar-kar)... Ba hori, zuek ere ibiltzen zarete bideoak grabatzen; zuk, adibidez, blogean asko dauzkazu. Horrek ere lagunduko du, ezta? Kamerekin ahazteko eta...
Bai, sponsor-ak eta ditugunok txikitatik ohitu gara kamera-aurrean lanak egiten eta, alde horretatik, dezente ondo prestatuta harrapatzen gaitu. Baina argi dago ez dugula inoiz eduki programa bat edo. Baina, orokorrean, ondo, lasai. Etorriko da momentua egin behako dituguna grabaketak eta hori dena, eta nik uste dut ondo aterako dela.
Iruditzen zaizu etorkizunera begira izan daitekeela trebakuntza bat, lehiaketak eta txapelketak egunen batean alde batera uzten badituzu eta komunikabideen mundutik hasteko? Edo auskalo!
Egia esan, oraindik ez dut gehiegi pentsatu horretan, baina ez dakit. Oraingoz oso proiektu interesgarria iruditzen zait, eta ikusiko dugu nola joaten den, eta nik uste dut, dena bezala, probatu egin behar dela, ezta? Hasiera batean, esan zidatenean, dezente harrituta geratu nintzen proiektuarekin, baina gero azkenean esaten duzu "eta zergatik ez?" Egia da hasieran entzun behar dituzula: "baina nola telebistan", "reality2, baina gero ikusita nola eramaten ari garen aurrera proiektua, ez dauka zerikusirik Gran hermano eta horiekin. Orduan, alde horretatik, lasai.
Ba zorterik onena, eta ea esperientzi polita eta gustagarria izaten den. Guk ikusiko dugu, jarraituko dugu. Eskerrik asko.
Mila esker, ondo segi.
Bidali iruzkin berria