“Oraintxe sinatuko nuke olinpiadetan seigarren gelditzea”.

2011/10/06
Printer-friendly versionSend to friend
Edorta de Anta

Eneritz Muguruza

Aurpegi serio honen atzean pertsona umoretsu bat dagoela erakutsi digu Edorta de Antak. Lagun-giroan eta txantxa artean hartu gaitu Orioko Arraunketa Elkartean. Goizeko entrenamendua bukatu berri du, eta, arratsaldean, palan jolastera joatekoa da. Gizon hau ez da nekatzen!

Hementxe gaude Orioko Arraunketa Elkartean Edorta de Antarekin. Kaixo, Edorta. Egun on.

Kaixo, egun on. 

Baina zu tolosarra zara izatez, ezta?

Bai, bai, Tolosakoa.

Eta zertan ari da tolosar bat Orion?

Kirol Egokituen Federazioak, Donostiakoak, eman zigun aukera hona etortzeko: entrenatzera eta pixka bat begiratzera arraunketan nola ibiltzen ginen. Horren bidez joan ziren hemen ontzi batzuk lortzen, eta hemen gaude. Horregatik. 

Beraz, probatzeagatik hasi zinen?

Bai, bai, dena jolas moduan hasi zen, eta begira zer mailatara ailegatu garen. Hori da politena, nola hasi ginen eta nola gauden orain.

Olinpiadetara zoaz!

Bai, hala saiatu naiz aurten entrenamenduetan, Olinpiadetarako sailkatzeko; eta sari hori jaso dugu.

Zer asmorekin zoazte olinpiadetara?

Bueno, ba, aurten munduko seigarren geratu gara, sentsazioa izan dugu … pixka bat gehiago ere ematea bazegoela. Ba, bueno, olinpiadetan seigarren geratzen banaiz … oraintxe sinatuko nuke hori. Behintzat, ondo pasatzea eta esperientzia berria izatea .... Eta ahal den guztia egingo dut, baina seigarren postua sinatuko nuke.

Zuri arraunak zer ematen dizu?

Niri beti itsasoa eta ura asko gustatu zaizkit. Hasi ginenetik uretan egoteko sentsazio oso polita da. Eta, gero, ba, bueno, baita arraunean ibiltzea ere, psikikoki eta psikologikoki, gorputza garbia eta alaitsu ... eta ematen dizun sentsazio hori, zerbait positiboa ateratzen duzula hortik.

Arraunaz gain, beste zerbait egiten duzu?

Bai, Zubietan ibiltzen gara, Usurbilgo Pilota Elkartearekin. Asteartero entrenatzen dugu palan. Batzuetan, txapelketaren bat egiten dugu; baina pala, kirol hori, Gipuzkoan bakarrik existitzen da Euskal Herrian. Aukera gutxi dago lehiaketak eta txapelketak egiteko. Eta, gero, padelean ere ibilia naiz; Madrilen torneo batzuk atera dira. Kirol horietan ere gustura, baina ez da horrenbeste saiatu behar, arraunketan adina. Kirol horiek pixka bat “light”-agoak dira.

Zergatik? Zer dauka arraunak?

Ontzia mugitzeko indar asko behar da: indar asko, eta entrenamendu asko. Beste kiroletan bezala, arnasa hartzeko errekuperazioak-eta desberdinak dira. Arraunketan, nire entrenamenduak oso gogorrak dira; gimnasioa ere behar da, pisuak-eta asko landu behar dira. Eta nire ontzian ni bakarrik ibiltzen naiz arraunketan... eta ematen ez badiozu, ontzia ez da mugitzen.

Zer da, erronka handiagoa?

Beste kiroletan egun txarra baduzu, palan adibidez, saiatzen zara dejadak egiten, beste zerbait egiten; baina arraunketan ez dago aitzakiarik; ematen ez badiozu, ez da mugitzen. Kirol oso-oso gogorra da.

Oso ondo. Eskerrik asko, Edorta. Zorte on olinpiadetan, eta ea seigarren edo lehenago gelditzen zareten. 

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.