Apa!
Etxe naiz, eta hemen gagoz, Berrizen, nire bizitokian. Markesako parke honetan, gaur egun udaletxearen parkea den honetan, eta nire bizipenak kontatzera nator.
Zeuk kantu batean esaten zenuen: "izar bat izan nahi zuen, rockaren errege, milioika miresle". Egia esan, distirarik ez zaizu falta.
Bueno, hombre, ez dakit, egia esan, nik ahal dudana egiten dut. Kantu horretan.... apur bat kontatzen dut, jende asko doala izar izatera eta kolpe handia hartzen dutela. Eta, nik uste dut hobe dela hankak lurrean eroan eta eguneroko-eguneroko gauzak egitea. Apurka-apurka egitea gauzak. Distira falta? Ez dakit! Nik, niretzat gauzak ondo egiten ditut edo ahalegintzen naiz behintzat, gauzak ahalik eta hobetoen egiten eta horrekin goaz aurrera, ez?
Unibertsoan, izar handiak txikiak baino gutxiago bizi dira. Txikiek luzaroagoan irauten dute. Lurrean ere bai?
Aiba! Hori ez dut jakin! Igual bai, ez? Ze, azkenean... nik uste dut... artista txikiek edo artista ertainek ilusio gehiagorekin egiten ditugu gauzak. Behin puntu oso altu batera heltzen zarenean, igual ez dauzkazu meta barriak edo ez daukazu, ez dakit ,beste helburu berriak edo ez daukazu nora iritsi. Eta beti, txikia zaren bitartean, beti daukazu apurtxo bat gorago igotzeko aukera. Eta igual, horrek ematen dizu jarraitzeko indarra, ez?
Patagonia, Conquis, telebista. Ze sentsazio geratu zaizu horren denaren ostean?
Hombre, eee... ostean, ez dakit. Han egon naizen bitartean, oso ona. Ze, izan da esperientzia bat ez nuela uste bizi hala izango nuena eta, egia esan, jo, itzela da, ez? Gero, bueltan etortzean eta telebistan ikustean desberdina egiten da, eta bueno, apur bat penarekin geratu naiz. Ze, nik gura izan nuena bizi... eta azkenean, lesio baten ondorioz, etorri behar izatea etxera, ba gogorra izan da, baina, orokorrean, oso gustura.
Atzean geratuko zen, igual, zuretzat esperientzia, denbora pasa da, baina oharkabean ez da pasa.
Eeeez. Eeee... egia esan, gauzak asko aldatzen dira, ez? Han, ni bi aste egon nintzen oso aislatuta. Oso desberdin ikusten ditut gauzak orain, eta bizipen horrek balio izen dit bizitzari beste ikuspuntu bat emateko. Eta gero, bai ikusten da kaletik zoazenean, azkenengo bi hilabeteetan ez daukat beste konbertsaziorik jendearekin. Denak berdinari buruz egiten didate berba, eta bueno, orain pixkat bat kalmatu da; kalean geratu naizenez, kalmatu da.
Zelakoa da Etxeren eguneroko bizitza?
Hombre, ba, orain momentuan lana eta lana, ez? Zorionez, lana topatu nuen handik etorri eta gero, eta lanean nabil. Eta, tarteka, kirol apur bat egin, nahiko nukeena baino gutxiago. Ze, ez daukat denbora askorik. Eta, bueno, beste tarte batzuetan, kitarra hartu eta lan eta lan. Eta, asteburuetan parranda larregi azkenaldian.
Ingeniaritza ikasten hasi zinen, laga egin zenuen, proba egin egin behar da?
Bai, bai, nik beti esaten dut ingeniaritzara barik joan nintzela unibertsitateko bizitza ikastera. Egia esan, gauza handirik ez nuen egin, baina gero balio izan zidan apur bat burua amueblatzeko. Gero, modulua egin nuen, eta modulua, bai, aprobatu nuen, eta hor bizitzan beste norabide bat hartu nuen. Baina, egia esan, orain Patagoniatik etorri naizenean aldaketa izugarria eman diot bizitzari, apur bat beste era batera ikusten ditut gauzak. Orduan, nik uste dut direla bizitzako etapak. Orain lanean nago, eta gustura, baina hor nabil ahaleginetan ia funtzionario izateko aukera daukadan, oposizioak eta prestatzen.
Oposizioa zertarako?
Ibili naz udaletxeetan, ba, mantenimentu-lanetan edo holan ibiltzeko, eta Eusko Jaurlaritzako subalterno plazetara ere aurkeztu naz, gainditu ditut, eta listetan egongo naiz, eta aukerarik baldin badago, ba, aber.
Musika ikasi, baina batez ere bizi egin duzu.
Hor eduki nituen urte batzuk aparte utzi nuena. Umetan solfeoan eta koroan-eta ibili nintzen, eta gero 13-14 urterekin hasi nintzen berriro apur bat baxua ikasten, kuadrilako lagunekin taldea sortu eta hor hasi nintzen apur bat berriro. Ez dut ikasi ikasi hainbeste... hor hainbeste klasetara joan... izan naiz gehiago nire kabuz ikastekoa, baina horretan jarraitzen dut. Badaroadaz 12 urte musikarn munduan sartuta eta gustura, jarraitzeko asmoz.
Oraindik ez ei dakizu seguru, baina agertokira bakarrik igotzeko asmoz igual.
Bai, probaren bat egitekotan nago, badiotsut Patagoniatik etorri naizenean gauzak asko aldatzeko gogoa sartu zait. Eta, berez, eduki dudan taldea desegin egin dut eta gura dut orain bakarrik probatu. Aber akustiko eran zelan ateratzen den, kontzerturen bat eman, proba egin eta ikusiko dut aurrerantzean holan jarraituko dudan ala ez, ez dakit oraindik, ez daukat ziur.
Zer musika entzuten du Etxek etxean dagoenian, kotxean doanean edo parrandan ateratzen denean?
Orain, momentuan nabil entzuten... ez dakit gauza asko zer diren ere. Jaisten ditut rekopilatorioak Internetetik, musika akustikoaren inguruan, jendeak egindako rekopilatorioak. Orain nabil entzuten gauza asko gitarra akustiko eta ahotsarekin bakarrik. Orduan, kantu asko ez dakit zer diren ere ez dakit norenak diren ere. Eta nahi dut, hori, apur bat musika komertzialetik edo ezagunetik aldendu... eta beste era bateko musikak entzuten nabil, baina denetik entzuten dut. Gauza berri asko, eta klasikoak ere, bastante.
Ez dizut oraindik bizikletaz galdetu.
Kar, kar!
Galdetu egin behar dizut?
Bueno, aurten oraindik ez naiz asko ibili. Baina, bizikleta, jo, niretzako... pasa den urtean, adibidez, lan barik egon nintzen, ia egunero ateratzen nintzen bizikletan. Egun askotan, igual, goizean 9:00ak aldera irten, jatekoa atzean sartu, eta arratsaldeko 16:00ak arte edo holan ez nintzen etxera heltzen. Egunero ehun eta piko kilometro egin, eta lasai pasatu... eta asko-asko gustatzen zait, baina Patagoniatik etorri naizenean, bizkarreko arazoez eta orain lanean hasi naizela eta asteburuetan parranda larregi egiten dudala, ba, ez daukat asti askorik ibiltzeko. Baina, aber, orain udaberrian... ikusten da eguraldia ere hobetzen hasi dela eta udaberriaz batera hasten naizen, asteburuetan behintzat, ibiltzen.
Amak gauza bat eskatu dit, etxera gonbidatzeko. Zer erantzungo diot?
Ba... joango naizela, joango naizela. Kafe eder bat ipintzen badu...
Hamarretakoa jarriko duela esan dit.
Ba, hamarretakoa preparatzen badu, ipin dezala txorixo eta gazta pixka bat; eta ardo apur batekin, eta gustura joango naiz!
Bidali iruzkin berria