Une hori bizi izan dugunok oroimenean ondo gordeta dugu. Eta oraindik bizi izan ez dutenek ilusioz, urduritasunez eta irrikaz espero dute. Jaioterritik atera eta unibertsitatera beste hiri batera joateko pausoaz ari gara. Beste hiri batera... eta pisura gainera! Alex Herrerok aurten eman du pauso hori, eta bere bizipenak kontatu dizkigu.
Gaur, Alex Herrerorekin gaude hemen, Gasteizen. Bere pisura ekarri gaitu kontatzeko zertan dabilen Gasteizen. Eta hori da lehenengo galdera, zer egiten du gernikar batek hemen, Gasteizen?
Ba, bueno, lehenengo eta behin, ni Historia ikasten etorri naz, gero futbolera be jolasten dot, lagunekaz urten, eta, noski, parranda egin. Suabe-suabe, baina beti dau horretarako astixe.
Eta ikastera, zer ikastera etorri zara?
Ba, Historia ikasten etorri naz. Pisukuek esango dozte Historia, emoten dau txarto... baina ni gustura nau. Beti gustau izen jat, DBHtik argi eukin dot Historia gura dotela ikasi; beraz, momentuz dana dau oso ondo.
Orduan, ez duzu pentsatuko lan bat edukitzea, lan tipiko horietako bat, bukatzen duzunean, ezta?
Hori da jende gehienak egiten doztan galdera. Nik uste dot irakasle nahi dotela izan, umeekaz eta holan klasiak emotia oso ondo dau. Gainera, historia, nik ikasi dotena, beste batzuei transmititzea... uste dot hori ondo dagoela. Ze … museoetan eta holan gustatzen jata ikusten joatea eta horrela; baina gida moduan... ez dot uste. Gehixau tiratuko dot irakasle mundu horretara.
Eta aipatu duzu beste gauza asko ere egiten dituzula hemen, Gasteizen, parrandak eta horrelakoak. Baina pisu batean egoteak bere lana ere izango du, ezta?
Bai, bai, bai. Hori egixa da. Astelehenetan danok biltzen gara, eta erosketak egiten joaten gara. WiFi be ipini gendun, eta horra joan behar zara, Telefonica edo horrelako lekuetara... Gero zer gehixau?... ba, futbolera be jun biher dot. Eta danen artian azkenian errezago egiten da. Hasieran, tipiko “erosketak egitea, zelako aspergarria”... gero, ba, azkenean egin egiten gara, eta ez da hainbesteko bez.
Orduan, alde on gehiago dauzka, lanak eta ardurak baino, ematen duenez.
Bai, hasieran emoten dau, “mutil honek ein biher dabe hemen lan...”, baina guk ondo pasatzen dogu, alde onak asko dauz. Gu hemen gauz gure artian, erlazio ona deukogu, ondo eroaten gara. Etxea momentuz ondo doa, hilabete bakarrik goaz hemen, baina... Eta alde txarrak, ba, gitxi. Ondiño, momentuz, ez dot ikusi bat bez. Etxia garbitu, hori ein biher da, baina arduratsuak izan biher dogu; beraz...
Ba, eskerrik asko Alex. Asko disfrutatu zure lehenengo urtea Gasteizen eta unibertsitatean, eta ikasturte-bukaeran hitz egingo dugu, ea nola joan den.
Bale, perfektu. Eskerrik asko, eta hurrengora arte.
Eskerrik asko. Aio.
Agur.
Bidali iruzkin berria