"Beste aldera pasatzen gara, irakasle moduan-edo aritzen gara"

2011/08/01
Printer-friendly versionSend to friend
Ekaitz Etxeberria

Lorea Arakistain

Ekaitz Etxeberria
Ekaitz Etxeberria

Ekaitz Etxeberria igeniaritza ikaslea da UPV/EHUn, eta ZientziaLIVE!-ko begiralea. Saio baten ostean egin diogu elkarrizketa.

Irakasle-lanetan ikusi zaitugu ikasleekin, baina zu, berez, ikaslea zara.

Bai, ingeniaritzako ikasketak egiten ari naiz Donostiako unibertsitatean; eta, bueno, esperientzia berri bat da!

Zer da esperientzia berri hori?

Neurri batean, beste aldera pasatzen gara, irakasle moduan-edo aritzen gara. Gauza ezberdinak lantzen ditugu... ez dakit nola esan...

Libururik gabe?

Hori da, libururik gabe. Eta esperientzia, oso polita da.

Nola bizi duzu beste alde horretan jartzea? Nahiz eta ezberdina izan... libururik ez dagoelako eta gazteak ondo pasatzera datozelako.

Hori da, gazteek oso ondo pasatzen dute; batik bat, esperimentu ikusgarriak azaltzen dizkiegulako. Eta saiatzen gara funts teorikoak ere sartzen, baina gure eginkizun nagusia da haiek ondo pasatzea.

Eta zertarako balio duela uste duzu?

Lehenengo, eta agian garrantzitsuena, euskara lantzeko. Gero, ikasleek zientziarekiko jarrera aldatzeko. Eta azken helburua litzateke ikasleek ondo pasatzea.

Zuek ere ondo pasatzen duzue?

Bai, guk bai! Gure artean giro ona daukagu, eta ondo pasatzen dugu.

Ikasketak amaitzen ari zara; horrek irakasle-sena piztu dizu edo beste nonbait ikusten duzu zure etorkizuna?

Buf! Nire etorkizuna ez dakit non dagoen, egia esaten badizut. Aurten bukatzen ditut ikasketak, proiektua enpresa batean egiteko helburua daukat, eta gero gerokoak... ez dakit, ez dakit. Gustatu, gustatzen zait irakasle-mundu hau, eta beharbada bide bat da

Irakasle izatekotan, erabiliko zenituzke esperimentuak?

Kar, kar! Saiatuko nintzateke, baina nitrogeno likidoa edo erabiltzen ditugun materialak ez dira egunerokoak. Orduan, zaila da esperimentu hauek erabiltzea, baina saiatuko nintzateke!

 

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.