KAPUKO: “gazteentzako aldizkari bat, gazteen ikuspuntutik”

2011/04/27
Printer-friendly versionSend to friend
Kapuko aldizkariaren sortzaileetako batzuk

Eneritz Muguruza

Leioako Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle talde batek Kapuko aldizkaria sortu du. Haietako batzuekin aritu gara solasean. Julen Hernandez, Izaskun Moyano, Lohizune Amatria, Haizea Holgado, Cristina Dañobeitia, Unai Garmendia, Uxue Razkin, Nerea Reparaz eta Ander Barinaga-Rementeria.

Zeintzuk zarete?

Nerea: Gu Kapuko taldea gara, Kapuko aldizkariaren sortzaileak, horrela esatearren. Eta guk egiten duguna da gazteentzako aldizkari bat gazteen ikuspuntutik. Azken finean, guretzat interesgarriak diren gaiak haientzat interesgarriak direla uste dugu, eta, azken finean, hori da gure helburua, haiekin kontaktuan jartzea eta haien parte-hartzea sustatzea. Kapuko aldizkariaren esanahia azken finean: KA, kazetaritza; PU, publizitatea; eta KO, komunikazioa litzateke, eta hori guztia uztartuta Kapuko izena sortu da.

 

Zuen kide Samara Veltek zera idatzi du aldizkariko Arkatz  Xorrotx atalean: “aldizkari bat sortu bada, ikasleok hitza hartzeko beharra dugulako izan da”. Ados zaudete?

Haizea: Bai.

Eta orduan, zer da aldizkariaren bidez esan nahi duzuen hori?

Haizea: Isilpean gelditzen den hori, beste komunikabideek azaltzen ez dutena, gu saiatzen gara plazaratzen, alternatiboak izaten.

Adibidez?

Ander: Pena bat da klasean lantzen ditugun eduki teoriko horiek eduki teoriko hutsetan geratzea. Orduan, guk uste dugu horrelako plataforma bat edo horrelako aldizkari bat beharrezkoa dela gure iritzia plazaratzeko edo guri irakurtzea gustatuko litzaiguken hori, zuk esan duzun moduan, irakurtzeko. Niri gustatuko litzaidake guk sortzen dugun aldizkaria orain dela urte batzuk edo orain bertan irakurtzea. Orduan, hori eskaintzen saiatzen gara gu.

Horren falta sumatu duzue?

Ander: Euskaraz, gazteek eginda behintzat, eta horrelako gaiak lantzen dituen aldizkaririk, bere horretan gai horiek lantzen dituenik, ez dago; orain arte ez da egon.

Badaude webgune batzuk, blogak. Gazteentzako aldizkariak badaude, baina komunikazioa ardatz hartuta beste gai batzuk lantzen dituztenak, bada, ez.

Esan ohi da komunikazioa laugarren boterea dela. Ados al zaudete?

Guztiok: Bai.

Ander: Laugarrena, edo bigarrena edo lehenengoa.

(Kar kar kar!)

Egun, zenbat eta komunikabide gehiago kontrolatu orduan eta boteretsuagoa zara: iritzi publikoa sortu ahal duzu, manipulatu, nahi duzun informazioa eskainiz. Zuk erabakitzen duzu zertaz hitz egingo duen jendeak hein handi batean, behintzat.

Zuek manipulatu egin nahi duzue, ala?

Ander: Ez.

(Kar, kar kar!)

Ez, ez, baina galdetu duzunez orokorrean laugarren boterea... Argi dago, alderdi politiko guztiak saiatzen dira komunikazio talde baten barruan egoten. Berlusconik, adibidez, zenbat talde komunikatibo kontrolatzen ditu, eta zergatik dago...? Boteretsua bada.

Orduan zuek hori zuen lanbiderako kontuan izan beharko duzue, ezta?

Ander: Gu saiatzen gara horretatik guztitik kanpo egoten, ahalik eta kazetaritza etikoena, interesgarriena eta aberatsena egiten. Ez daukagu inongo irabazi-asmorik, ez asmo politikorik, ez ezer.

Amaitzeko, animatu jendea zuen aldizkaria irakurtzera

Julen: Animatu. Denak sartu daitezke www.kapukoaldizkaria.tk-n; baina sartzean jada bertan ikusiko duzue oso talde desberdinak, oraindik sortu ez direnak, daudela. Batez ere, berritzailea eta oso-oso interesgarria da, bai denbora pasatzeko, bai gauza asko ikasteko, eta horretarako. Beraz, animatu!

Animatuko gara, eskerrik asko!

Botorik gabe oraindik

non banatzen da?

non banatzen da?

Kaixo lagun! Oraindik ez da

Kaixo lagun!

Oraindik ez da atera paperezko edizio berria. Hala ere, sareko edizioan eduki guztiak dituzu: www.kapukoaldizkaria.tk. Gainera, harpidetzen bazara mezu elektroniko bidez jasoko duzu aldizkaria! Harpidetzeko sartu www.kapukoaldizkaria.tk webgunean.

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.