Amaiak bizipoza kutsatzen du. Gizarte hezkuntzako ikaslea da, baina praktika handia du, bai hemengo gazteekin bai urrutikoekin. Irribarrea galdu gabe, bizi-bizi, grinatsu, hitz egin digu ikasketez, bizipenez eta etorkizunerako planez.
Amaia, nola sartu zinen saltsa honetan?
18 urterekin gizarte integrazioa ikasten hasi nintzen, eta irakasle batek boluntario hasteko proposamena egin zidan. Horrela hasi nintzen Hirustan. Gero gizarte hezkuntza hasi nintzen...