Elkarrizketak

Izarrak

Xabi Solano
2013/02/08

Ana Galarraga

Dena aurka izanda ere, irribarrea galtzen ez duen horietakoa da Xabi Solano, Esne Beltza taldeko abeslari eta musikaria. Gurekin elkartu zenean, adibidez, eguraldi negargarria genuen, inguruko zarata izugarria zen, eta kamera, ezin kaxkarragoa....

5
Guztira: 5 (boto 1)
Xabi Solano
2013/02/08

Ana Galarraga

Dena aurka izanda ere, irribarrea galtzen ez duen horietakoa da Xabi Solano, Esne Beltza taldeko abeslari eta musikaria. Gurekin elkartu zenean, adibidez, eguraldi negargarria genuen, inguruko zarata izugarria zen, eta kamera, ezin kaxkarragoa. Eta hala ere, hor duzue Xabi, beti bezain atsegina. Eskerrik asko, Xabi, kontatu diguzun guztiarengatik... eta irribarrearengatik!

5
Guztira: 5 (boto 1)
Xabi San Sebastián
2012/11/08

Ana Galarraga

Xabi San Sebastian aktoreak ematen dizkio ahotsa eta gorputza DBH telesaileko Xabiri, matematika irakasleari. Baina hori baino lehen ere izan du Xabik harremana zenbakiekin. Ezkutuko harreman horren berri izateko, telebista-platotik atera, argi-fokuetatik urrundu, eta itsas ertzeko bazter ilun batera eraman dugu.

0
Iban Garate. EITB
2012/03/23

Ana Galarraga

Iban Garate. Euskal Herriko amonentzat "etxerako moduko mutila" dela entzun izan dugu betitik, eta, orain, ezagutu dugunean, bat gatoz iritzi horrekin. Etxerako modukoa ematen du, itxura batean behintzat: komunikatzaile ona, guapoa, atsegina, irekia, jatorra, argia... Akaso izango du akatsen bat, baina guk behintzat ez diogu antzeman.

...

4.8
Guztira: 4.8 (5 boto)
Oihana Jauregiren argazkia, ordenagailu baten aurrean.
2011/11/25

Eneritz Muguruza

Kazetaria da Oihana, eta nabari zaio. Apain-apain agertu zaigu hitzordura, kameraren aurrean agertzeko prest. Grabaketa non eta nola egin erabakitzen ere lagundu digu; gustua ematen du! Gaurkoan, elkarrizketatzaile elkarrizketatua izan da. 

5
Guztira: 5 (3 boto)
Miren Amuriza, Bertsolari filmaren sekuentzia batean
2011/10/19

Ana Galarraga

"Xabier Amurizaren alaba" esaten zioten hasieran. Gero, "Miren Amuriza, bertsolari gaztea". Eta, hemendik aurrera, "Miren Amuriza aktore izarra" izango ote da? Bertsolari filmean ikusi dugu aktore lanetan, eta, tira!, gu ez gara zine-adituak, baina ederki aritu dela iruditu zaigu. Baina, zer iruditu zaio berari? Hori jakiteko bildu gara berarekin, eta zintzotasunez eta gozotasunez kontatu dizkigu bere bizipenak.

5
Guztira: 5 (boto 1)
2011/10/06

Eneritz Muguruza

Aurpegi serio honen atzean pertsona umoretsu bat dagoela erakutsi digu Edorta de Antak. Lagun-giroan eta txantxa artean hartu gaitu Orioko Arraunketa Elkartean. Goizeko entrenamendua bukatu berri du, eta, arratsaldean, palan jolastera joatekoa da. Gizon hau ez da nekatzen!

0
Aritz Aranburu
2011/09/07

Ana Galarraga

Olatuak non, Aritz Aranburu han; alegia, munduko edozein kosta-bazterrean: Hawaiin, Indonesian, Australian... Harrapazank! Guk, hala ere, zortea izan dugu, eta San Miguel Pro txapelketa jokatzera bere herrira, Zarautzera, etorri dela aprobetxatu dugu, harrapatu eta galdera batzuk egiteko. Dena den, ez diogu kirolari buruz asko galdetu, beste kontu batek sortzen baitzigun jakinmina: Cracks del Surf telebista-saioan izango duen parte-...

5
Guztira: 5 (boto 1)
Galder Izagirre, Beri Txarrakeko bere taldekideekin batera
2011/06/30

Ana Galarraga

Galderrek Isas magalean izeneko taberna argitsuan jarri digu hitzordua, Donostiako Zurriolan. Elkarrizketarako, ordea, txoko ilunenera joan gara, ezkutura. Bateria jotzen ere halaxe aritzen da, taldekideen atzean erdi ezkutuan. Berdin argazkiak ateratzean ere: kamera jartzen du begiaren eta munduaren artean. Guri, baina, ez digu ezer ezkutatu, eta lehen planoan jarrita erantzun die galdera guztiei. 

 

0
Itsaso Paia
2011/06/22

Ana Galarraga

Itsaso Paiak plan estrategiko bat dauka etorkizunerako, eta esan digu esklusiban! Ez da hori, dena den, kontatu digun gauza bakarra. Antzerkiaz eta aktoreez, bertsolaritzaz eta bertsolariez, ikasketez, familiaz... zertaz ez digu hitz egin Itsasok! Eta bitartean konturatu gara izen aproposa jarri ziotela gure protagonistari, itsasoa bezain indartsua eta freskoa baita Itsaso. 

5
Guztira: 5 (2 boto)
Sindikatu edukia