Fisioterapia, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza eta Arkitekturaren Oinarriak UPV/EHUn

2011/03/18
Printer-friendly versionSend to friend

UPV/EHU

unibertsitateko ikasleak

UPV/EHUk hiru gradu berri emateko asmoa du datorren ikasturtetik aurrera. Arkitekturaren Oinarriak, Fisioterapia, eta Energia Berriztagarrien Ingeniaritza dira gradu berriak. Hiru horiekin unibertsitateak 69 titulu eskainiko ditu guztira 2011/12 ikasturtean.
Fisioterapiako Gradua eskari handikoa da, baina orain arte UPV/EHUk ez du eskaintzen izan. Titulu honek gaitasuna emango die tituludunei fisioterapeuta lanbidean jarduteko, 240 kreditu izango ditu eta Medikuntza eta Odontologia Fakultatean emango da.
Bestalde, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduak ere 240 kreditu izango ditu, eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan emango da. Titulu honen bidez hazkunde betean dagoen sektore ekonomikorako espezialistak sortuko dira. Izan ere, ustea da 2020rako Espainian kontsumituko den energiaren %22,7 eta sortuko den energiaren %42,3 berriztagarria izango dela.
Arkitekturaren Oinarria graduak 300 kreditu ditu, eta haren jarraipena 60 kredituko masterra da; honexek, masterrak, ematen du lanbidean jarduteko gaitasuna.

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.