Gaur, azaroak 10, goizeko 10:30etan, Ikas-Art 2011, Nazioarteko Unibertsitate Artearen III. Erakusketa inauguratuko da, UPV/EHUk eta Enkarturrek antolatuta azaroaren 10etik 13ra Bilbao Exhibition Centeren (BEC) burutuko den ekimena.
Ikas-Art erakusketan Arte Ederren 27 ikastetxe eta fakultatek (horietatik 12 atzerrikoak) beraien ikasleen lanak erakutsiko dituzte. Izaera eta jatorri desberdinetako lanak dira eta bertaratzen diren ikusleek nazioarteko unibertsitate artearen abangoardia deskubritu ahal izango dute. Honakoa, aukera paregabea da Arte Ederren ikasleek beraien lanak, ezagutzak eta proiektuak ezagutzera emateko eta konpartitzeko.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
Bidali iruzkin berria