JOLASEAN Arteleku-Tabakalerak sustatuako proiektua da, bideojokoek kultura garaikidean betetzen duten paperaren inguruko topaketa eta tailerrez osatutako ekimena.Azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitarte izango dira Topaketak, eta azaroan 24tik abenduaren 16ra bitarte, berriz, hiru tailer izango dira, formatu eta helburu ezberdinekin, eta publiko ezberdinei zuzenduak.
Hasierako asmoa JOLASEAN Artelekun Zentroan egitea bazen ere, joan den asteko uholdeen ondorioz lekuz aldatu beharren aurkitu dira. Hori dela eta, JOLASEAN Topaketak eta Tailerrak EHU/UPVren Gipuzkoako Kanpuseko hiru areto ezberdinetan izango dira: Joxe Mari Korta Zentroa, I. M. Barriola eraikina (aularioa) eta liburutegi berria, Carlos Santamaría Zentroa.
Egitarau osoaren berri izateko, egin klik hemen.
Bidali iruzkin berria