UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak (EFE07) Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa antolatu du, Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak babestuta, unibertsitateko ikasle eta langileen artean elkartasunarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz.
Idazlanak irailaren 15etik urriaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira, euskaraz ala gazteleraz, eta, gehienez, 100 hitz izan behar dituzte (izenburua eta ezizena zenbatu gabe). Testuak posta elektronikoz soilik bidali behar dira, helbide honetara: concursomicro07@gmail.com
UPV/EHUko kide guztiek har dezakete parte lehiaketa honetan, bai ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek, zein kontratatutako beste langileek ere. Lehiakide bakoitzak gehienez bi mikrokontakizun aurkez ditzake, eta kontakizunen gaia elkartasuna eta giza eskubideak izan beharko da.
Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa honetan sei sari emango dira guztira: euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenei (300 euro eta diploma ba bakoitzari) eta lau accesit, bi gaztelaniazko lanentzat eta beste bi euskarazkoentzat (150 euro bakoitza). Sariak abenduaren 12an banatuko dira, Giza Eskubideen adierazpenaren urteurrena ospatzeko.
Informazio gehiago: http://www.ehu.es/rowupv07/mikro.htm
Bidali iruzkin berria