Iepeee! Sexu harremanak izaten ari naizenean azkarregi heltzen naizela iruditzen zait. Oso denbora gutxi irauten dut eta nire sexu-kidea asetu gabe geratzen da. Arazo hau dela eta, nere "momentura" ailegatu arren, indarra eginez neure isurketa ekiditea lortzen dut baina halare ere askotan minutu gutxira zakila jaisten zait. Zer egin dezaket hau ez gertatzeko?
Kaixo, Iker! Hasteko, eskerrik asko gugan konfiantza izateagatik, eta zure kezka azaltzen ausartzeagatik. Dena dela, lehen ere izan ditugu oso antzeko kontsultak. Beraz, pentsatu dugu oso baliagarria izango zaizula haiei Agurtzane Ormatza sexologoak emandako gomendioak irakurtzea. Adibidez, hemen duzu bat: http://www.irrika.net/eu/sexu_kontsultak/nik-ere-ezin
Lagungarria izango zaizulakoan, animo eta hurren arte. Ondo bizi!
Bidali iruzkin berria