Epa,
Neska bat naiz. Zeintzuk dira sexu bidez harrapa daitezkeen gaixotasun ohikoenak ezezagunekin sexu-harremanak izanez gero?, eta zer egin prebenitzeko?
Kaixo lagun:
Udan festak non-nahi, eta zenbat aukera mutil eta neska ugari ezagutzeko! Irria, eszitazioa, erakarpena, desioa eta abar sortzeko posibilitateak ere handiak dira. Beraz, urte osoan kontuan hartu ditugun neurriak orain ere gogoan izan beharko ditugu.
Hona hemen ez ahazteko kontu batzuk!
Sexu-harremanak aipatzen ditugunean, gehienetan koitoa etortzen zaigu burura; baina, mesedez, ez ahaztu hori beste jokaera erotiko bat baino ez dela. Beraz, zer iruditzen zaizue gure eremu erotikoa zabaltzen badugu? Aukerak gehituz, burukominak gutxituz. Horren isla: masturbazioa! Ez du transmititzen inolako Genitalen Bidezko Gaixotasunik (GBG), eta, gainera, ez du haurdunaldirik eragiten! Oso jolasgarria da, eta gozamena amaigabea izan liteke.Prebentzio izugarria: Zabaldu egizue zuon erotikaren gunea eta unea!
Koitoa (baginan edo ipurtzuloan sartzea) edo felazioa (mutilaren zakila lamizkatzea) praktikatu nahi baduzue, GBG ez transmititzeko, ezinbestekoa izango da gizonezkoen zein andrazkoen kondoia erabiltzea. Cunnilingusa (neskaren alua lamizkatzea) edo alua aluaren kontrako igurtziak praktikatu gura baduzue, erabili erdibitutako kondoi bat edo etxeko film gardena. Neskaren aluaren gainean ipini, eta gozatu aluaz!
Gaixotasunak bakteria, birus edo parasito bategatik transmititzen dira. Pertsona batek dauka, batzuetan berak ere ez daki, eta lagunari pasatzen dio. Kasu gehienetan, gaixotasunak transmititzeko modua da pertsona baten eta lagunaren baginako edo zakileko fluxuak edota odolak elkartzea.
Eragileak bakteriak edo parasitoak direnean, badago sendatzeko tratamendua.Birusa denean, adibidez hiesaren edo genitaletako herpesaren kasua, tratamendua egon badago, baina oraindik ezin da sendatu.
Gaixotasun gehienek hasieran ez dute sintoma askorik izaten; GIBaren kasuan esaterako, gaixo batzuk urteetan egoten dira sintoma deigarririk gabe. Beste kasu batzuetan, klamidia eta gonokoziaren kasuetan alegia, aluan edo zakilean hazkura izaten da, txiza egiterakoan mina, fluxuaren kolorea edo testura aldatzen da… Era berean, sarri gertatzen da bikotekide batek sintomak izatea eta besteak ez, nahiz eta biek gaixotasuna izan. Beraz, adi ibili, ahalik eta arinen harrapatzeko eta ondorio latzik ez izateko.
Gozatu udan, eta babestu gozamenean ere!
ta ze arrisku du felazioa
ta ze arrisku du felazioa preserbatiborik gabe egiteak? eskerrik asko erantzunagatik!
"Semena irenstea da
"Semena irenstea da jokaerarik arriskutsuena birusen bat edo bakterioren bat badago. Baina ahoaren eta zakilaren umeltasunetan ere badaude erak infekzioak kutsatzeko; beraz, kasu honetan, kondoia da bidaiderik seguruena". Hori erantzun zuen gure sexologoak aurreko kontsulta batean.
Ikusi hemen:
http://www.irrika.net/eu/sexu_kontsultak/mamada
Bidali iruzkin berria