Mozkortuta bakarrik etortzen da nigana

2011/11/18
Printer-friendly versionSend to friend
Izena: 
zalantzatan

Laguntza behar dut. Niri gustatzen zaidana mozkortuta dagoenean bakarrik etortzen da nigana. Orduan, enrollatu egiten gara, baina edan gabe dagoenean ere nahiko nuke berekin egon. Ez dakit edandakoan berdin zaion norekin enrollatu eta horregatik etortzen den nigana, edo niganako zerbait sentitzen duen baina lotsatu egiten den. Kontua da niri ere lotsa ematen didala beregana joatea eta honetaz hitz egiteak. Zer egin dezaket?

Egilea: 

Agurtzane Ormatza

Erantzuna: 

Kaixo!

Ai ene zein korapilatsuak diren harremanak!

Drogek, oro har, gure lotsak eta gure beldurrak ezkutatzen laguntzen digute. Alkoholak gauza bera egiten du, baretu momentu batean blokeatzen gaituena, eta, aldi berean, indarra eman gai izateko momentu horretan gura duguna egiteko (beti ere alkoholaren neurriaren arabera). Baina, horrez gain, gehienetan drogek lortzen dute egun bateko kontua harremanak izateko sistema bakarra bihurtzea. Eta hor hasten dira komediak!

Nik ezin dizut esan zure lagunak zer gura duen benetan. Hau da, beldurrak edota lotsak gehi alkoholak lagunduta zugana doan "norekin enrollatu berdin diolako", ala zurekin gura duelako. Argi dagoena da mozkortzea dela modu bakarra zuregana hurbiltzeko, eta ematen du zuk ere ez duzula aurkitu beste modu bat berarekin egoteko. Beraz biok zaudete lotsaren edota alkoholaren eraginaren menpe.

Orduan zer egin? Ez da erreza, baina seguru nago jada hainbat gauza bururatu zaizkizula, nahiz eta lotsa edota beldurra sortu zugan. Inor gustukoa daukagunean, pasioa, desioa, lotsa eta beldurra zorro berean datoz; hor dago saltsa!

Beraz, ezin izango duzu lotsa joan arte itxaron, ez delako joango. Lotsa harremanen saltsaren osagai bat da.

Lagunarekin berba egitea, zailena bada ere, zuzenena eta argiena da. Zelan horrelako mozkorraldi baten osteko unea aprobetxatzen baduzu, eta belarrira kontatzen diozun zer sentitzen duzun zuk? .Horrek larregi estutzen bazaizu, seguru nago teknologia eta lagunak oso baliagarriak izango direla auziari bidea emateko.

Egun gustukoa daukagunaren posta elektronikoa, mobilaren zenbakia, messengarren , twiterren edo facebooken helbideak lortzea oso erreza da. Beharbada bide horiek onak izan litezke berarekin kontaktuan jartzeko. Lagunak ere hor izaten ditugu. Ziur aski biok ere lagun komunak dauzkazuela, edo beharbada zure lagunen bat prest dago zu eta beraren arteko zubia izateko...

Bitartean zelan idazten badiozu zure kuttunari inoiz ere bidaliko ez diozun eskutitz bat, zure barrenak askatzeko?

Animo eta besarkada handi bat,

Agurtzane 

Botorik gabe oraindik

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.