Zakila, nabarmenegi

2011/06/17
Printer-friendly versionSend to friend
Izena: 
13 urteko mutila

Arazo bat daukat: hamahiru urte ditut, eta nire zakila praketan asko nabarmentzen da, eta nire lagunei ez zaie gertatzen. Lagundu, mesedez, ez antzemateko. Proba egin dut prakak aldatzen, eta baita galtzontziloa aldatzen ere, baina hala ere nabarmentzen zait.  Mesedez lagundu.

Eskerrik asko, agur. 

Egilea: 

Agurtzane ormatza

Erantzuna: 

Kaixo lagun!

Gure janzkera eta itxura oso garrantzitsuak dira adin guztietan, are gehiago nerabezaroan. Gure gorputzarekin bat egitea ez da kontu makala, eta egokitze-prozesua ez da erraza izaten. Beraz, zer edo zer ez zaigunean gustatzen, gehienetan gure arreta, beldurra, lotsa eta ondoeza horretara bideratzen dugu. Hau dela eta, askotan gure adinekoek eta sexukoek dauzkaten gorputzak begiratzen ditugu, eta gure gorputza besteek daukatenarekin konparatzen gabiltza ia denbora guztian. Gure pertzepzioa eta ikuspuntua baieztatuko dituen desberdintasunak aurkitu arte.

Mutilen kasuan, askotan zakila izaten da deseroso sentiarazten zaituzteten gorputzeko atal bat. Adibidez, zuon adinean zakilaren tamaina sarri oraindik ez dago finkatuta, eta horri buruzko kontuek nahiko arduratzen zaituztete. Hain zuzen, tamainari dagokionez desberdintasun nabarmenak egon daitezke, batez ere zakila erekziorik gabe dagoenean, gero erekzioan denon tamaina nahiko antzekoak baitira.

Tamainak, formak, funtzionamenduak eta itxurak, hain direnez anitzak eta hain direnez aldakorrak adin batzuetan, eragina edukiko dute gure egoera emozionalean. Zakila, hainbat estimuluren arabera aldatu egiten da (kitzikagarriak diren gauzak, galtzontziloak edota fraka estuak eramatea, tenperatura aldaketak, bestearen begirada, norberaren irudipena); horrek beti eramaten zaituztete zakilean arreta handiagoa ipintzera, eta oso bizipen anitzak sentitzera: eszitazioa , poza, deserosotasuna, gogaipena...

Zure kasuan ez dakigu aipatutako aldagaietatik zeinek edota zeintzuk edukiko duten indar gehien zure zakila zuk diozun moduan nabarmentzeko. Baina esandako guztiaren artean zuk behar duzun azalpena aurkitzea espero dut.

Zure erantzuna aurkitzen duzun bitartean, barruko eta kanpoko arropa erosoak jantzi. Lasai, gure burua eta gorputzak diren modukoak maitatzeak bere denbora darama. Baina horretan datza gure orijinaltasuna eta gure edertasun propioa. Ez gara inoren kopia , batzuetan nahiko bagenuke ere!

Besarkada bat

Agurtzane 

Guztira: 5 (boto 1)

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Galdera hau benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da.