Atala : IrrikatzaileakEgilea Lorea Arakistain noiz 2009-09-21 15:12
“Mutilak gonarekin oso gizon egon daitezke”
Moda-modako diseinatzaileetako bat da gazte bilbotarra. Patroirik gabe, manikiaren gaineko
eskulturak balira bezala, jantzi punk, eroso eta ikusgarriak sortuz, harritu eta gustatzea lortu du. Sinpatron markak eta Albertok berak, biek konkistatu gaituzte.
Atala : IrrikatzaileakEgilea Lorea Arakistain noiz 2009-08-12 12:21
"Andaluziako folklorearen parte bat estereotipatu egin zuen frankismoak, Espainiako irudia izateko. Euskaldun zen oro, aldiz, zentsuratu egin zuen, edo erregimenaren alde erabili".
Algortako La Plaza tabernan geratu gara; Lauritarentzat, bulego moduko da. Edonora bizikletaz joaten dela ikusi dugu, eta, ikasteko ahaleginean, pintxoak ere euskaraz eskatzen dituela: “Ura, bonito eta piperra”. Malagar hau, zalantzarik gabe, artista bat da. Oso curriculum zabala du, eta bere denbora EHUrako doktoretza prestatzen ematen du.
Atala : IrrikatzaileakEgilea Lorea Arakistain noiz 2009-04-06 09:21
"Uste dut asmatu dudala arazoari etekina ateratzen. Baina ez dut Josu Feijooren mesederako bakarrik egin, kolektibo osoarentzat baizik"
“Nahi izatea ahal izatea da”. Mendizale honi dagokionez, argi dago egia dela hori. Laster, mendiko botak bazterrera utzi eta, astronauta-jantzia soinean duela, espaziora joko du. Dena ongi ateratzen bada, astronauta izatera iristen den lehenbiziko diabetikoa izango da. Oraingoz, bi poloetara eta Everestera iritsi den lehenbiziko diabetikoa dugu.
Atala : IrrikatzaileakEgilea Ana Galarraga noiz 2009-01-20 11:20
"Nobel saridun batekin lan egitea mundiala da"
Hiesa. Ikertzailea. Paris. Nobel saria. Leioa. Osagai horiek guztiak biltzen ditu Leioako ikasle ohi batek, Asier Sáez-Cirión-ek, Parisko Pasteur Institutuko ikertzaileak. Aurtengo Medikuntzako Nobel saridun batekin, François Barré-Sinoussirekin, dihardu lanean, hiesaren birusaren sekretuak argitu nahian.
Atala : IrrikatzaileakEgilea Lorea Arakistain noiz 2008-12-12 11:13
"Informazioaren gizartean integraziorako aukerak ikusten ditut"
Azpeitiarra da jaiotzez, baina beretzat Donostiatik Azpeitira joatea ez da gainerakoontzat bezain erraza. Gurpildun aulkia oztopo handia da. Hala ere, informatika ikasi eta bere enpresa sortzeko gai izan da. Kirolaria ere bada; Espainiako txapeldun izan da hamaika aldiz. Geldirik egoten ez dakien horietakoa da. Burmuineko paralisia izateak bidean aurkitu dituen oztopo guztiei konponbidea aurkitzen ahalegintzera bultzatu du. Ez da eserita, zain, geratzen den horietakoa.