IRRIKA (GOIBURUA)
Aldizkaria
Erreportajeak
Albisteak
Zertan bertan
Elkarrizketak
Irrikatzaileak
Fokua
Abroad
Zirrika
Mass Media
Ezkutuko zientzia
Hara!
Flax1... 2Hitz
...www...
Erlazionatutako Berriak
 
Zirrika
Noiz hasten den zer Inprimatu E-posta
Atala : Zirrika Egilea Agurtzane Ormatza noiz 2010-05-26 11:36

Zientzietatik etortzen diren teoriak askotan gizartearen mugimenduen atzetik datoz. Baina teoria horiek gizarteak eta pertsonak ezagutzeko tresnak ematen dizkigute, eta horiei esker gero hobeto ulertzen dugu zer gertatzen den, eta behar diren bideak eraikitzen ditugu besteak beste arazoei irtenbideak emateko.
Kalean eta foro teorikoetan sexualitateaz, sexuaz, berba egiten denean, etengabe bolo-bolo dabilen harria hauxe da: zer da berezkoa eta zer da hezkuntzak edota kulturak eragindakoa?. Erantzun zaila dauka galdera horrek. Are gehiago, nik esango nuke erantzun mugatua izango dela edozein kasutan ere.
Hori guztia ulertzeko, batzuetan esaten dugu gauza batzuk berezkoak direla eta beste asko heziketan jasotakoak. Batzuetan erraz egiten dugu bereizketa, baina hainbatetan muga ez dago hain argi, ezta? Eta egia esateko, auzia askoz ere korapilatsuagoa da pentsatzen duguna baino.
Hona hemen kontzeptu bat, lagunduko diguna korapilo horretatik irteten, edo korapiloa bera ulertzen, behintzat. BIOGRAFIA
Gure biografia amaren sabelean gaudenean hasten da, eta amaitu, guk dakigunetik, hiltzen garenean amaitzen da. Sorkuntza eta heriotzaren arteko bidean gu eraikitzen gara, gu hazten gara, aberasten gara, gu bizi gara ... Gure organismoak bat egiten du garenarekin. Gure burmuinak, gure azalak, gure bihotzak, gure odolak, gure emozioek, gure memoriak, gure neuronek, gure ADNak ... denek eta etengabe egiten dute garena... banandu ezinak dira. Zer dakargun gure familiatik (begien kolorea ez ezik, euren bizipenak ere bai), zer dakargun gure amaren sabeletik (gure burmuinaren hazkuntza ez ezik, haurdunaldian gure amak eta aitak eduki dituzten emozioak ere bai), jaiotza (gure bizitza osoko momenturik estresagarriena da; atera kontuak!), zelan begiratzen gaituzten eta zelan bideratzen dudan begiradak... horiek guztiak gorputz berean ematen dira. Elkarri eragiten diote etengabe. Gu geu garelako gorputz hori.
Beste kontzeptu pare bat korapiloa askatzeko: HORMAK ETA ADREILUAK. Nire lagun batek, Silberiok, esaten zuen: " Imajina dezagun adreiluz eraikitako horma bi. Horma bakoitza pertsona bat da. Urrunetik begiratuz gero, horma bakoitza kolore batekoa edo bestekoa da. Kasu honetan arrosa (neska) edo urdina (mutila). Hautematen dugun kolore hori sexua da. Baina horma bakoitzera hurbiltzerakoan ikusiko dugu bakoitza hainbat adreiluz eginda dagoela. Eta koloreen aniztasuna ikusiko dugu mutil edo neska bakoitzean, sexualitatea bizitzeko era desberdinak eta mutila eta neska izateko era desberdinak: intentsitate desberdinak (arrosa edo urdin argia, iluna ...); nahasketak (moreak, lilak ...); kantitateak (kolore batzuetakoak beste batzuetakoak baino gehiago)". Horma horiek, adreilu horiek, bizitzaren prozesuan eraikitzen dira.
Garai honetan konturatzen hasten gara zelakoak diren gure adreiluak, zelan ikusten dugun geure burua eta zelan ikusten gaituzten, zelako mutila edo neska gura dugun izan, zer espero den gugandik sexuaren arabera, zelako bideak dauden gura duguna jorratzeko...
Garai intentsua, baita egonezinez betea ere. Gauza batzuk aldatzea gure esku dago; beste batzuk, aldiz, ez. "Niri mutilak gustatzen zaizkit", "Ni neska sentitzen naiz" ... ezin dugu hori aldatu. Baina aldatu dezaket zelan gura dudan bizi gertatzen zaidana, hori bai dagoela gure esku, batzuetan oso zaila bada be. Eta askotan hor dago gakoa: ez kolokan jartzea zer garen, baizik eta zelan bizi eta bideratu naizena!!!!
Besarkada bana,
agurtzane

Etiketak : Osasuna
 
Orgia Inprimatu E-posta
Atala : Zirrika Egilea Agurtzane Ormatza noiz 2010-04-20 15:22

Orgia hitza nahikotan entzun izan dugu kalean, askoren fantasien ardatza izaten da, eta ikastaroetan ere azaltzen da galdera gisa. Berba hori entzutean, irudi batzuk datozkigu burura: batez ere hainbat andre zein gizon erdi-biluzik edo biluzik, jokabide erotikoekin gozatzen (miazkatzen, laztantzen, sartzen, musukatzen...).

Burgo Partridgek (Londres, 1935-1963) Orgien Historia liburuan azaltzen du mendebaldeko historiaren zehar orgiak eduki duen lekua. Adibidez:

Greziaren aroa: Greziarren kulturan, hedonismoa oinarria zen: plazera, maitasuna, edertasuna... Horren isla dira orduko jai esanguratsu batzuk, hala nola Afroditaren jaia, emakumeentzat (euren artean baino ez zuten gozatzen), eta Dionisiori eskainitakoa (hiri-estatuak ordaindutako bankete herrikoian, jokabide erotikoak ardatza ziren).

Erdi Aroa: Hasieran, Europako herri askotan ezkontza ez zen oso seriotzat hartzen, birjintasunak ez zeukan balio handirik, gizonen zein andreen janzkera nahiko lizuna zen... Baina, Elizaren pisua handitu ahala, askatasuna gutxitu zen, eta sorginak jomuga bihurtu ziren. Zurrunbilo horretan, akelarrearekin jarraitu zuten: akerraren eta sorginaren arteko kontua zen, eta herriko andre eta gizonek parte hartzen zuten akerraren larreetan egindako jaian.

XVIII.-XIX. mendeak: Kluben aroa. Batez ere aristokraziako andre eta gizonek osatzen zituzten, eta, horietan, ezinbesteko osagaiak ziren erlijioaren kutsua, arauak, errituak, mozorroak, jokabide erotikoak...

XXI. mendea: Historian zehar izandako eboluzioak jarraitzen du, janzkera desberdinekin bada ere. Emakume zein gizon, ezkondu zein ezkongabe, gazte zein zahar... jolas erotikoetan murgiltzeko lekuak daude: espazio fisikoak (norberaren etxea, hotelak eta klubak) zein birtualak (Internet).

Ikusten dugunez, andreok zein gizonok daukagun elkarrekin gozatzeko grina, barrenak askatzeko beharra... betidanik datorkigu. Gizartearen historian zehar eta norberaren historian zehar modu desberdinetara ase dugu. Bakoitzak bere bizipenetan kokatu beharra dauka bere desioa. Fantasietan ala errealitatean. Norberaren mugak, beldurrak eta gurariak beti beste batzuenekin topo eginez.


Etiketak : sexua, historia
 
Gau bateko maitemina? Inprimatu E-posta
Atala : Zirrika Egilea Agurtzane Ormatza noiz 2010-02-22 09:43
zirrika_06.jpg
 
Komunikabideetatik heltzen zaizkigun mezuetan, harremanei buruzko paradoxa bat ikusten da. Alde batetik, gau bateko “rolloak” edukitzera bultzatzen gaituzte, horrela gure izaera askatu eta garatu dezagun. Beste alde batetik, esaten digute benetako maitasuna bizi gura izanez gero bikotekide zoragarriari itxaron behar diogula. Bateraezinak dira eredu bi horiek. Orduan, zelan egin, zein aukeratu?
Beharbada, ez dugu aukeratu behar bataren eta bestearen artean. Are gehiago: beharbada, ez bat eta ez bestea ez dira lagungarrienak gure benetako gurariak bideratzeko eta gure buruarekin konforme geratzeko.
Zer egin jakiteko tresna asko egongo dira, baina inportanteenetako bat ez dago salgai, zuon baitan dago! Askotan erabiltzen duzue, batez ere zuon gurasoen edo nagusien aginduak jasotzean. Zein da? Bada, zuon barneko kodea.
Zer da hori? Askotan, gurasoek agindu bat ematen dizuetenean, zuok ez zaudete ados, eta barruan (kanpoan ere bai, euren kontra) hika-mika handia pizten da. Aginduari kasu egin ala ez, eta zelan eta zergatik, eta zertarako … Barneko elkarrizketaren ostean, sarri, agindua betetzen baduzue ere, zuon erara izaten da. Hau da, agindua egokitzen duzue zuon gurariak eta beldurrak kontuan hartuta, eta baita ere zuon iritzia, ondo edo txarto dagoen, kontuan hartuta.
Kode hori denok eraikitzen dugu bizitzan zehar. Bada, emozio-kontuetan gauza bera erabil dezakegu.
Gau batean, arratsalde batean edo goiz batean gustuko duzuen norbaitekin elkartzea zoragarria izaten da. Une horretan ez dakizu dena horretan geratuko den, edo luzatu egingo den. Barrurantz begiratuz gero, minutu erdi bat, jakingo duzu zer gura duzun, zeren beldur zaren, eta zer uste duzun egin behar duzula. Egin kasu horri. Harremanak horrenbeste modutan hasten eta hazten dira …. Ez dago modu “on eta seguru bat ”.
Bizitzan zehar une desberdinetatik pasatzen gara, gure beharrak eta desioak aldatu egiten dira. Eta horien arabera aukeratuko dugu zelako harreman-mota gura dugun eraiki. Ez dago eredurik, guk eraikitzen duguna besterik. Berdin da zenbat denborakoa: gau bat, bi , hiru arratsalde, bi aste, hiru hilabete…
Etiketak : osasuna
 
Musutxuek Inprimatu E-posta
Atala : Zirrika Egilea Agurtzane Ormatza noiz 2009-11-05 07:24

"Emoistazuz musutxuek..." esaten zuen aspaldiko abesti famatu batek. Denok musuen egarri eta gose ... Zer ote duen musu batek haren esperoan lo egin gabe gelditzeko!

Harluxet Hiztegi Entziklopedian musua hitza bilatuz gero hauxe agertzen da:
"Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea."

Musuak gozatzekoak, konpromisozkoak, lizunak, derrigorrezkoak, bat-batekoak... hainbat emozio eta sentimendu adierazteko. Berbek askotan ez dakitenean zer esan, hor daude musuak!

Musuen jatorriari dagokionez, zabal idatzi izan da, adostasunik ez egon arren: umearen xurgatzearen bulkadarekin lotuta dagoela, animalien arteko usaintze-ohiturekin zerikusia duela, emeak ahoan mamurtzen duen jatekoa kumeei emateko moduarekin lotuta dagoela... Denak oso logikoak. Baina musuaren muina norberaren esperientziak azalduko du.

Askotan ez dakigu zelan eman musuak. Gogoratzen lehen musua? Edo amesten lehenengo musuarekin? Beste lehenengo musu bat espero lagun berri horrengandik? Zelako urduritasuna, lotsa, beldur puntua, gogoa, grina, kuriositatea... beraz, emaitzak denetarikoak. Ez dago errezeta magikorik, ez, zoragarria izateko. Norberaren gogoari jarraituz, lotsa edo beldurtxoa bidaide izanez, aurpegi biak elkartuz, ezpainak ukituz, mihiak elkartrukatuz, gorputzari entzunez... Muuuuxxxxxxuuuu!

Behin baino gehiagotan, gorputz-jolasean murgiltzerakoan, musuak bestelako jokabideen atea izaten dira. Hau da, musuak lehenengo platera bihurtzen dira postrearen zain dauden gonbidatuentzat. Hori dela eta, neska eta mutil batzuei gertatzen zaie saihestu egiten dituztela hainbeste maite dituzten musuak postrea jan gura ez dutelako. Are gehiago, kasu batzuetan, musuaren usain zoragarria nazkagarri bihurtzen da.
Musuak ez dira zertan izan gura ez ditugun platerak jateko modua. Musuek badute pisu nahikoa berezko plater gozagarria izateko. Musuak norberaren gogoak bideratuko ditu.

Musuen ibilbidea irudimena bezain zabala izan daiteke. Musutxuen bidez gorputz osoa idatz daiteke; titien magaletik titiburuetara hurbildu eta biguntasuna sendotasun bihurtu, klitoriaren edertasuna bilatuz lore-usaina aurkitu, sakrotik lepo-hezurreraino bizkar-hezurraren bidea markatu, barrabilen dinbili-danbala gozatzeko txokoa bilatu, besapetatik gerribueltaraino ese luze bat egin ....

Guk geuk margotu dezagun musuaren bidea!


Etiketak : sexua
 
Pornografia Inprimatu E-posta
Atala : Zirrika Egilea Agurtzane Ormatza noiz 2009-09-24 09:57

pornografiatxiki.jpgPornografia entzuten dugunean, gorputzarekin, plazerrarekin, zakilarekin, titiekin, ipurdiarekin... lotutako irudiak etortzen zaizkigu gogora. Horrekin batera, sentipenak ere azaltzen dira gure baitan: nazka, gozamena, askatasuna, gogoa, beldurra, lotsa...

Pornografia hitza jatorriz greziarra da, eta, alde batetik, gehiegikeria adierazten du. Bestetik, porno porneio hitzarekin lotuta dago, hau da, prostituzio-etxearekin. Grafia, berriz, deskribapena da. Beraz, pornografia prostituzio-etxeetan izaten ziren jokabideen deskribapen grafikoa da.

Pornografia dagokion testuinguruan aztertu behar dugu. Izan ere, historian zehar egin den erotikaren espresio bat da, eta kultura, sasoi, eta herri bakoitzak berea arautu du, lege zibilen eta moralen bitartez.

Gainera, horren inguruan diru asko mugitzen duen industria bat sortu da: zine pornoa da horren adibide bat. Askorentzat, harreman erotikoetan zer gertatzen den ikusteko modu bakarra da. Baina, jakin-minak itsututa, sarri ahaztu egiten zaigu ikusten duguna film bat baino ez dela. Fikziozko film bat.

Fikziozko film askoren helburua ikusleak gozatzea da. Gutxitan sinesten dugu fikzioan azaldutakoa benetan gertatzen denik; baina tarte horretan sinetsi egiten dugu, eta gozatu. Film pornoetan gauza bera gertatzen da. Helburua ikuslea kitzikatzea da, gozaraztea. Baina ezin dugu pentsatu aktoreek egiten duten guztia benetakoa denik: erekzioak horrenbeste denbora irautea, eiakulazioak hain handiak izatea, orgasmoak hain zaratatsuak izatea, hor agertzen diren laztanak, sarketak, muxuak... neska edota mutil guztiei gustatzea...

Seguru asko, filmetan agertzen diren hainbat jokabidek, eszenak, pertsonaiak... bat egingo dute askoren desioekin eta fantasiekin. Baina filmetan baino ez dira gertatzen desioak eta fantasiak hain modu perfektuan.

Inoiz gertatu zaizue Terminator zuon herrian agertzea edo, bat-batean, ikasgelan, matematikako irakaslea zuon aurrean biluztea?

Fikzioa....Errealitatea.

  

Etiketak : Osasuna
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 9 Guztira: 15

Sexu-kontsultak
Kontsulta Guztiak
Ikusienak
Azkenak
Gai Zerrenda
landareak haiti artea teknologioa unibertsitateak astrofisika teknologia tenologia eboluzioa espazioa lankidetza soziologia komunikazioa bbiologia sobietar anatomia zinema arrantza informatika historia marketina ederrak matematika zientzia museoa hizkuntza geografia biokimika gastronomia farmazia
Inkestak
Identifikazio-sistema biometrikoen alde zaude?