IRRIKA (GOIBURUA)
Aldizkaria
Erreportajeak
Albisteak
Zertan bertan
Elkarrizketak
Irrikatzaileak
Fokua
Abroad
Zirrika
Mass Media
Ezkutuko zientzia
Hara!
Flax1... 2Hitz
...www...
Erlazionatutako Berriak
 
Eñaut Elorrieta: “Fisikak azaltzen ez duena musikarekin azaltzen dut” Inprimatu E-posta
Atala : Elkarrizketa Egilea Lorea Arakistain noiz 2008-02-25 02:55

 Image

Fisikaria eta musikaria. Zer unetan egiten dute bat bi disziplinek?

Fisika hurbilketen zientzia da, eta nik musika erabiltzen dut jendearengana hurbiltzeko. Ez bata eta ez bestea ez dira gauza zehatz eta perfektuak. Eta niri ez zaizkit gauza perfektuak gustatzen.

Irakaskuntza utzi duzu. Euskadin rock and rollak ez du inoiz dirurik emanen? Orain ematen al du ba?

Ez. Ken Zazpi proiektu handi bilakatu da, AEBra joan gara azken diskoa grabatzera... eta sentsazio txarra neukan, bi gauza eta biak erdizka egiten ari nintzela. Eta Ken Zazpirekin disfrutatzeko unea zela erabaki nuen.

Zer eta irakaslea izan zara! Idoloa Euskal Herriko gazte askorentzat, eta irakasle txapa durangarrentzat?

Ez dakit. Ikasgelan disziplina behar da, eta ikasleek ondo ulertu dute hori. Baina ilusio gehien egiten zidana, ikasgelan gorabeherak izan arren, ikasle horiek kontzertuetan ni babesten ikustea izan da. Ikasgelatik haratagoko harremana sortzen da, berezia.

Zein modutan lagundu dizu fisikak musikan, eta alderantziz?

Frekuentziak, armoniak... musikako hainbat kontu ulertzen laguntzen dute, nahiz eta beharrezkoa ez izan. Eta jakin-mina asetzen, baita zientziatik haratago ere. Denbora erlatiboa dela, energia ez dela desagertzen... horren inguruan hausnartzen.

Nou Camp. 70.000 lagun, eta zuek taula gainean. Zirarra hori azaldu dezake zientziak?

Ziur aski bai. Emozio handiko uneak izan ziren. Gora begiratzean, barrualde osoan hotzikara batek uzkurtzen ninduen. Kataluniaren eta Euskal Herriaren artean harreman berezia dago, eta energia-transmisio handia izan zen ikusleen eta taldearen artean.

Laugarren diskoa aurkezten diharduzu, Argiak deritzona. Makina bat buelta emango zenizkion argiari fisikari zaren aldetik.

Uhinen artean argiak eta soinuak ditut gustukoen. Argiak, kasunhonetan, desioak, ilusioak indarrak, energiak... hitz batean, itxaropena esan nahi du. Argi horiek musika bidez azaltzen ahalegintzen gara, nahiz eta fisikoki ezinezkoa izan. Fisikak azaltzen ez duena musikarekin azaltzen dut.

Benetan ilargia lapurtzeko gai al da Eñaut? Hala bada, Nobela etxera!

Arazo ugari izango nuke grabitatearen legearekin, esaterako. Baina une honetan ez dakit inorentzat lapurtuko nukeen; niretzat, agian. Oso gustuko dut, magikoa da. Besteentzat izarrak, asko daudelako.

Eta eguzkia?

Argia, indarra, bizitza ematen diguna. Ilargia ere bai, baina ilargia magikoagoa.

Bete gabeko ametsik?

Egunero egiten dut amets, lo eta esna. Oso ameslaria naiz, eta bete ahala amets berriak sortzen ditut. Ametsik handiena, ametsetan jarraitzea.

 

 


Etiketak : Fisika
PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (1) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (1), Castellano (0), English (0)
Nork bidalita ilargia, noiz 2008-04-18 08:42, , Gonbidatua
1. Ilargia
Nik bai lapurtuko nuke ilargia!
 
» Iruzkin honen berri eman administradoreari
» Iruzkin honi erantzun...

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
< Aurrekoa

                                         




Ikusienak
Azkenak
Gai Zerrenda
astrofisika arte animaliak marrazki arkitektura geografia telebista elikagaiak biologia gastronomia maitasuna bbiologia landareak eboluzioa bioteknologia ametsak bizidunak marketina farmazia soziologia ideologia elikadura ozeanografia osasuna lehiaketa informatika klimatologia paleontologia ederrak topografia
Inkestak
Identifikazio-sistema biometrikoen alde zaude?