| Atala : Zertan bertan Egilea Lorea Arakistain noiz 2008-02-25 06:01 |
Imajinatu aulki batetik mugitu ezinda zaudela: lurrera erortzen dena ezin hartu, goregi dagoena ere ez…
NOA gurpil-aulkia bete daitekeen ametsa da hala bizi direnentzat. Teknikerrek garatutako aulkiak gorago nahiz lurrean dauden objektuak hartzeko sistema bat du. Baina ez hori bakarrik; erabiltzailea eroriz gero edo gurpil-aulkia irauliz gero, automatikoki dei dakieke familiartekoei edo larrialdi-zerbitzuei. Horrez gain, aulkiak oztopoak detekta ditzake, talken aurkako sistema bat du, zintarriak igo ahal izateko laguntza, eta punta-puntako teknologia: urrutiko kontrola eta aurrez grabatutako ibilbideak.
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|