|
Sexu-makina, kondoiak probatzeko |
|
|
| Atala : Albisteak Egilea irrika noiz 2008-10-08 09:12 |
Kondoi-enpresa handi batek, Durex-ek, koitoaren mugimenduak simulatzen dituen makina bat egin du, kondoien erresistentzia probatzeko. Makina horri esker, Durexeko ikertzaileek ikusi dute hausten diren kondoien % 90ean, hausturaren arrazoia hau dela: kondoia leku berean luzatzea behin eta berriro, erlaxatutako egoerara itzuli gabe.
Gaur egun, bi makinaren bidez neurtzen da kondoien erresistentzia. Batek neurtzen du zenbat luzatzen den kondoiaren zati bat, eraztun-itxuran moztuta, bi aldeetatik tiratuta. Besteak kondoia puzten du, lehertu arte. Alabaina, proba horiek gainditu dituzten kondoiak ere hausten dira, tartean-tartean. Arazo hori konpontzeko asmoz egin dute makina berria. Eta, horrekin, nola puskatzen diren jakiteaz gain, kondoi seguruak egiteko datu baliagarriak bildu dituzte.
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|