Imajina ezazu, behar duzun edozein unetan, zientzia- eta teknologia-gaiei buruzko galderei erantzuteko gai den aditu bat duzula zure ondoan. Bada, orain ez daukazu imajinatu beharrik; hortxe duzu, eta AnHitz izena du.
AnHitz pertsona birtual bat da; zehazki, emakumezko-itxura du, eta gai da euskaraz egindako zientziari edo teknologiari buruzko galderak ulertzeko. Galderei erantzun ez ezik, hitzak ere bilatzen ditu. Edozein modutara, informazioa hiru hizkuntzatan bilatzen du: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Eta erantzuna euskaraz eta ingelesez ematen du. Bai, benetan argia da AnHitz, eta abegikorra, gainera.
Hori guztia lortzeko, beharrezkoa da teknologia bat baino gehiago uztartzea. Hala, Euskal Herriko bost eragile aritu dira elkarlanean: Elhuyar Fundazioaren I+G unitatea, EHUren Ixa eta Aholab taldeak, eta VICOMTech eta Robotiker zentro teknologikoak.
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|