IRRIKA (GOIBURUA)
Aldizkaria
Erreportajeak
Albisteak
Zertan bertan
Elkarrizketak
Irrikatzaileak
Fokua
Abroad
Zirrika
Mass Media
Ezkutuko zientzia
Hara!
Flax1... 2Hitz
...www...
Erlazionatutako Berriak
 
Bestelako bidaiak, Internet bidez Inprimatu E-posta
Atala : ...www... Egilea Ana Galarraga noiz 2009-09-24 11:46

trouristekoak.jpgBegiak itxita bidaiatu nahi? Soinuen bidez, adibidez? Edo nahiago duzu begiak ondo irekita, den-dena ikusiz eta guztia bertan biziko bazina bezala bizituz bidaiatu? Zuk aukeratu: Soundtransiten sartu edo Trouristen egin klik.

Soundtransit

www.soundtransit.nl

 

Futbolzaleak oe-oe kantatzen eta "Donde está, no se ve, la afición del San Mamés" oihukatzen, eta eztabaida bat autobideko ordainleku batean, frantsesez. Hori topatuko du Euskal Herrian Soundtransitekin gure lurraldea bisitatzea erabakitzen duenak.

Hemendik kanpo, abestiak, hirietako zaratak, sirenak, zakur baten zaunkak, etxeko soinuak... Hotsak, ahotsak eta musika, denetik topa daiteke munduaren edozein bazterretan. Eta Soundtransitek horiek entzuteko aukera ematen dizu. Areago, nondik nora joan nahi duzun jarri, eta leku horietan dauden soinuetatik bidaiatzeko aukera ematen dizu.

Creative Commons lizentzia du, eta edonork har dezake parte, artistek zein artixtek. Bai, edonork gehi dezake soinuren bat. Hala, bidaiari birtualak leku bat gehiago bisitatuko du bere soinu-ibilbidean.


Trourist / Experienceless

www.trourist.com

Jokin Bereziartu, Mikel Cortés, Xabier Albeniz eta Imanol Abad unibertsitateko lagunak ziren. Orain, Trourist sortu dute, eta lankideak dira. Eta lagunak izaten jarraitzen dute.

Trouristek egiatan bidaiatzeko aukera eskaintzen du. Jendeak, bidaiatzen duenean, "lekuak bisitatu ordez bizitzea" nahi dute lau lagun horiek. Azken finean, helburua da nonbaitera joandakoan jendea ez sentitzea turista, baizik eta hango lagun batek gonbidatuta joango balitz bezala. Trouristen erabiltzaileek hori lortzeko gomendioak egiten dituzte. Adibidez, neska batek Anso inguruko mendietan izandako esperientzia kontatzen du, mutil batek Londresko jatetxe bat gomendatzen du, beste batek Berlingo taberna batera bideratzen gaitu...

Trouristen sortzaileek bidaiatzeko filosofia bat dute, bizipenetan eta emozioetan oinarritutakoa, eta filosofia hori zabaldu nahiko lukete. Horretarako, Trourist martxan jarri aurretik, Experienceless ekimena sortu zuten. Filosofia hori gustuko baduzu, sartu www.experienceless.org -en.

Eta bidaia ona izan!

Etiketak : Internet
PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (0) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0)

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Ikusi hau!
Ikusienak
Azkenak
Gai Zerrenda
nanoteknologia astronomia psikologia energia zinema biokimika lehiaketa fisika teknologioa unibertsitateak kimika arrantza topografia zientzia antropologia kirola elikagaiak haiti arkeologia internet sariak tenologia elikadura ingurumena geologia lankidetza historia irakaskuntza telebista nekazaritza
Inkestak
Identifikazio-sistema biometrikoen alde zaude?