IRRIKA (GOIBURUA)
Aldizkaria
Erreportajeak
Albisteak
Zertan bertan
Elkarrizketak
Irrikatzaileak
Fokua
Abroad
Zirrika
Mass Media
Ezkutuko zientzia
Hara!
Flax1... 2Hitz
...www...
Erlazionatutako Berriak
 
Pasaiako kutsadura aztertzeagatik sarituak! Inprimatu E-posta
Atala : Zertan bertan Egilea Eneritz Muguruza noiz 2010-05-14 13:20

sarituak.jpgIkastetxeetan ere egiten da ikerketa, eta ez nolanahikoa, alajaina! La Anunciata Ikastetxeko 2 ikaslek Pasaiako airearen kutsadura aztertu dute, baita honegatik saria jaso ere!

Leire eta Olatz Iparraguirre Gil ahizpek "I Bioteknologia Lehiaketa: Bioteknologa zaitez" txapelketan 5. saria irabazi dute. Espainia-mailan antolatu da lehiaketa, eta ikasleak Bioteknologiara -XXI. mendeko zientzia-alor garrantzitsuenetakora- gerturatzea du xede.

"Arnasten dugun airearen ezpurutasunak: Pasaiako Badiaren azterketa" lana aurkeztu zuten pasaitarrek lehiaketan. Bertan, "gaur egungo kutsadura atmosferikoaren arazoa, baita airearen poluzio-eragileak, zergatiak, eta ondorioak ere (giza gaixotasunak, eraikuntzen hondatzea, biodibertsitatearen galera, etab.)" aztertu dituzte, Leireren hitzetan.

Beraien lana 10 finalisten artean gelditu zen, eta Madrilen aurkeztu zuten, epaimahai baten aurrean. "Hasieran urduritasuna gailendu zitzaigun, izan ere, eskarmentu eza nabari zitzaigun, baina berehala, epaimahaiak gure azalpenekiko agertutako jakin-mina ikusita erosoago sentitu ginen, eta ez genuen arazorik izan", dio Olatzek.


Etiketak : bioteknologia
PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (0) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0)

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Ikusienak
Azkenak
Gai Zerrenda
zinema batasuna antropologia osasun jasangarritasuna informatika lysenko astronautika ekonomia tenologia biologia sobietar marketina astronomia lankidetza anatomia fauna animaliak telebista osasuna medikuntza nanoteknologia pedagogia gastronomia kirola arkitektura ingurumena astrofisika landareak komunikazioa
Inkestak
Identifikazio-sistema biometrikoen alde zaude?