IRRIKA (GOIBURUA)
Aldizkaria
Erreportajeak
Albisteak
Zertan bertan
Elkarrizketak
Irrikatzaileak
Fokua
Abroad
Zirrika
Mass Media
Ezkutuko zientzia
Hara!
Flax1... 2Hitz
...www...
Erlazionatutako Berriak
 
Esti Gabilondo Inprimatu E-posta
Atala : Elkarrizketa Egilea irrika noiz 2008-06-10 13:47
esti.jpg
 
Kazetaria ikasketaz eta aktorea profesioz. Eta hara! Kazetariarena egiten duzu orain.
Interpretazioa ere ikasi nuen, aktore-lana egin izan dut, eta orain hau iritsi da. Ez da kazetari baten ohiko lana, aktore-lana ere bada. Horregatik, oso ondo pasatzen dut. 
 
 
Beltzez janzten den Estik eta Esti kazetariak ba al dute antzik?
Oso ezberdina da. Kazetari-lana baino ez balitz, ez nuke egingo. Nik ez nuke albistegietan lan egingo, baina saio hau oso gustuko dut.

Zergatik aukeratu zenuen ikus-entzunezko komunikazioa ikastea?
Nik aktore izan nahi nuen. Baina gurasoek, badaezpada, zerbait serioa ikasteko esan zidaten eta ikus-entzunezko komunikazioa aukeratu nuen. Nik nahi nuen horretatik gertu zegoelako: zinearen inguruko ikasgai asko genituen, laburmetraiak eta gidoiak egiten genituen...gustuko nuen.

Nor elkarrizketatuko zenuke gustura?
Beharbada Van Gogh, baina hilda dago. Kultura-arloko jendea elkarrizketatuko nuke: Saramago, Klimt margolaria... Politika, aldiz, ez zait interesatzen, ez dut ezertxo ere sinesten.

Eta zergatik antzezle-lana?
UBIn geundela, lagun bat antzerki-ikastaro batean hasi zen. Behin harekin joan nintzen, eta izugarri gustatu zitzaidan. Baina ez zen txikitatik nuen bokazioa.

Zer paper egingo zenuke gustura?

Nire ibilbidea Bernarda Alba antzeztuz amaitzea gustatuko litzaidake.

Non imajinatzen zenuen zure buruan komunikazio-fakultatean gora eta behera zenbiltzanean?
Une hartan, nire helburu bakarra aktore izatea zen. Iruñera iritsi nintzen egunean egin nuen lehen gauza antzerki-taldea aurkitzea izan zen, eta han ematen nuen eguna. Ikasketak alde batera utzi gabe, baina ez nuen pentsatzen kazetaria izango nintzenik.

Ordutik, zer aldatu da Estiren bizitzan?
Hamar urte daramatzat Madrilen bizitzen, imajinatu! Gorabeherekin, baina sei urte daramatzat aktore-lanetan. Fakturak aktore-lanarekin ordaindu ditut. Eta, orain, CQCn, karreran ikasitakoa aplikatzen dut aktore-lanean; izugarria da!

Nola uztartzen dituzu bi lanak?

Kazetaria naiz aurretik egiten dugun ikerketa-lanean, eta aktorea kamera aurrean ipintzean.


CQCn lanean hasteak ospea ekarri dizu, ezagunagoa izatea... ona ala txarra da hori?

Oraingoz, ez da ia zer aldatu. Aldizkarietan ikusi ditut nire argazkiak, baina kalean oraindik ez dit inork ezertxo ere ez esan.


Arrakasta. Zortea ala ondo egindako lanaren ordaina?
Biak izan daitezke. Oso ondo lan egiten duen jendea badago, baina baita talenturik ez duen eta arrakasta handia duen jendea ere.
PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (1) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (1), Castellano (0), English (0)
Nork bidalita marinela, noiz 2008-09-09 10:59, , Gonbidatua
1. Esto no es seriokoa?
Esto no es serion agertzen zen neska al da?
 
» Iruzkin honen berri eman administradoreari
» Iruzkin honi erantzun...

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

                                         




Ikusienak
Azkenak
Gai Zerrenda
maitasuna soziologia internet ametsak farmazia ingurumena anatomia ingeniaritza hizkuntzalaritza ekonomia irakaskuntza elikagaiak arkeologia lehiaketa klima museoa pedagogia fisika astrofisika sexua artea espazioa arte zientzia sobietar bbiologia geologia bizidunak teknologioa klimatologia
Inkestak
Identifikazio-sistema biometrikoen alde zaude?