| Atala : Mass Media Egilea Ana Galarraga noiz 2010-04-22 12:52 |
Estatu Batuetan, Kalifornia eta Nevada estatuen artean, Death Valley dago, Heriotzaren Harana. Han gauza misteriotsuak gertatzen dira: harriak, baita 300 kilokoak ere, lekuz aldatzen dira, inork ukitu gabe eta beren kasa.
Harri ibiltarien kontua oso erakargarria izan da indar ezkutu eta esoterikoen zaleentzat; haiei zuzendutako komunikabideetan behin baino gehiagotan agertu dira misterioa ustez argitzen zuten azalpenak, zein baino zein bitxiagoak. Haien zoritxarrerako, ordea, azalpena askoz ere lurtarragoa da. Lurtarra, urtarra, hotza eta haizetsua.
Hain juxtu, geologo estatubatuarrek frogatu dute lau faktore horiek parte hartzen dutela harrien mugimenduan. Neguan, lurzoruko ura izoztu egiten da, eta, haize bortitzak bultzatuta, harriek irrist egiten dute izotz gainean. Gero, izotza urtzen denean, harria une horretan dagoen lekuan geratzen da, negua baino lehen zegoen lekutik oso urruti. Eta akabo misterioa.
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|