|
Pinpirina, ni? Bai, eta baita osasuntsua ere |
|
Kleopatrak begiak azpimarratzen zituenean, begirada indartzeaz gain, infekzioetatik babesten zituen.
Ondorio horretara iritsi dira Frantziako CNRS ikerketa-zentroko kimikariak, Parisko Louvre museoan dauden Egiptoko garai hartako zenbait artelanen makillajea aztertu ondoren. Hain zuzen, ikertzaileek naturan berez ez dauden berunaren bi gatz aurkitu dituzte makillajean, egiptoarrek eurek sintetizatutakoak.
Hasieran, ikertzaileak harritu egin ziren, beruna toxikoa baita. Baina gero konturatu ziren gatz horiek oxido nitrikoaren ekoizpena areagotzen dutela. Eta oxido nitrikoak bakterioetatik babesten ditu begiak. Kleopatrak bezala zaintzen dituzu zeuk ere?
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|