Nerea Alias
Atala : Elkarrizketa Egilea Lorea Arakistain noiz 2010-05-10 09:31

"Lehenbizi praktikak egin ditut; eta orain, ikasketak"

                                                
nerea-exerita.jpg

Telebista-aurkezlea da 19 urte zituenetik. Grabazioak, bilerak, elkarrizketak... presaka dabil eta agenda galdu du. Hala ere, irribarrea ez zaio aurpegitik ezabatzen.

"Si nos juntamos 100.000 Nerea Alias se despelota" taldea dago Facebooken. Ezagutzen duzu?
Bani-sutan.jpgi, ezagutzen dut. Baina, ez dut nik egin, ezta nire lagunek ere. Eta gainera, aukera aprobetxatuko dut esateko gezurra dela. Lehenengo urteetan horrelako gauzak ikusten nituenean oso gaizki pasatzen nuen. Baina orain, grazia egiten dit. Eta egin duenari ondo ateratzen bazaio, bejondeiola!

Ume ahotsa jarriz hitz egiten duen aurpegi polita ageri da telebistan. Zer gehiago da Nerea?
Telebistako Nerea Alias pertsonaia bat da, eta etxean dagoen Nerea Alias beste bat da. Eta telebistakoa, guztiaren gainetik bere lana gustatzen zaion profesional bat da. Telebistan zazpi urte eman eta gero, oraindik ikasteko asko daukat, baina askok esaten didate naturaltasunaren eta freskotasunaren irudia naizela. Nik, oraindik, ezingo nuke neure burua definitu.

Bilatu gabe iritsi zinen telebistara, baina geratzeko! Ez du erraza ematen!
Bat-batean hasi nintzen, eta ez nuen batere argi zein izango zen nire etorkizuna. Baina egia da probatu eta gustatu zitzaidan lanbide bat izan dela. Beraz, espero dut denbora luzerako izatea. Beste zazpi urte!

Dibertitu eta heztea helburu duten programak egiten dituzu.
Sekulako zortea daukat ez dudalako saio tristerik egiten. Sut&Blain gazteekin ari garenez, beraien mundua ikusi eta aukerak erakusten ditugu, orainaldiari begira ez ezik, etorkizunari begira ere bai, heziketa bati eta profesio bati begira.

Zuk, ordea, aspaldi utzi zenituen ikasketak.
Berriz ere hartu ditut. Telebistan hasi nintzenean nire sasoi ahulena izan zen. Ikasketak utzita eta taberna batean ari nintzen lanean. Ondoren, lanagatik ezin izan diot heldu edo alde batera utzi dut. Orain, unibertsitaterako sarrera-proba ari naiz prestatzen. Maiatzean da azterketa.

Zer egiteko?
Lehenbizi praktikak egin ditut; eta orain, ikasketak. Baina ez dakit ziur bide beretik, kazetaritza edo ikus-entzunezko komunikazioa egingo dudan ala justu kontrakoa; B aukera bat izan behar baita bizitzan.

Denboraldi honetan garrantzi berezia eman diezue zientzia-gaiei. Eroso sentitzen zara?_36v0189_30.jpg
Hasieran, beldur pixka bat ematen zidan ni letretakoa naizelako erabat. Eta bestetik, igual ez nuelako izango gaitasunik gauza konplexu horiek ulertzeko. Eta juxtu, alderantzizkoa gertatu zait: erreportajeak grabatzera joaten naizenean, profesionalak eta ikasleak izaten ditugu gehienetan, eta hain dira profesionalak eta hain argi azaltzen dituzte gauzak... dena oso ulergarria egiten zaidala. Eta, aizu, nik ulertu baldin badut, etxekoek ulertuko dute!


Kazetariok beti galdera berberak egiten omen dizkizugu. Zer ez dizugu sekula galdetu?

Ez jo, mesedez! Kar, kar! Egia da hori esan nuenetik nahiko orijinalak zaretela. Hori duela bi urte-edo esan nuen ; izan ere, 4-5 urte eta gero oraindik galdetzen zidaten nola hasi nintzen... eta, azkenerako, joe, beti gauza berdinak kontatzen aspertu egiten nintzen. Eta galdetu ez didaten ezer ez dago. Eta, inoiz ez dut esan hau ez dut erantzungo. Pentsa, zure lehen galdera erantzun eta gero, edozer gauza erantzuteko prest nago!


Etiketak : telebista
PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (0) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0)

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved