|
Gaur bazkaltzeko, txerri klonatuaren solomoa |
| Atala : Albisteak Egilea irrika noiz 2008-04-24 08:40 |
Gogoratzen Dollyrekin? Lehen ardi klonikoa izan zen. 2003an hil zen, maiteminduen egunean, baina geroztik haren kloniko gehiago sortu dituzte ikertzaileek. Eta hor daude, ikerketa-zentroetako ukuiluetan. Zalantza zuten haien haragia eta esnea kontsumitzeko onak izango ote ziren, eta, orain, baietz esan dute. Bai Estatu Batuetan eta bai Europako Batasunean elikagaien segurtasunaz arduratzen diren erakundeek azterketa sakona egin dute, eta ondorio horretara iritsi dira.
Horrenbestez, liketeena da etorkizunean harategietan eta dendetan abere klonatuen produktuak egotea salgai. Hori bai, inoiz merkaturatzen badira, oso garestiak izango dira seguru asko, abere gutxi sortzen baitira klonazio bidez.
Egileen iruzkinak (0)
Komentarioaren hizkuntza Euskara (0), Castellano (0), English (0) |
|
|