KLIMATIKeroak
Atala : Erreportajeak Egilea Arantxa Txintxurreta noiz 2008-09-15 08:43

 

ilustrazioa.jpg

 

Tsunami bat gertatu dela? Klima-aldaketaren ondorioa da. Aste osoan bero ikaragarria egin duela? Klima-aldaketaren ondorioa. Aterkia apurtu zaizula? Klima-aldaketaren ondorioa . Ematen du azkenotan gertatzen zaizkigun gauza txar guztien errua klima-aldaketak duela. Edo, berotze globalaren errua dela. Edo, negutegi-efektuarena. Berdin dio: bizitza gehiegi trakesterik nahi ez badugu, zerbait egin beharra dago, edozer gauza arazoa konpontzeko. E-do-zer.

 DEFINIZO BEROAK

 

Eguzkitik Lurrera iristen den erradiazioaren heren bat, gutxi gorabehera, islatu egiten du Lurrak, eta berriz ere espaziora itzultzen da. Gainerakoa xurgatu egiten dute atmosferak, ozeanoek, izotzak, lurrak eta bizidunek. Sartzen den eta ateratzen den energiaren artean, oreka hauskor bat dago, eta erradiazioaren joan-etorri hori aldatzeko gai den edozein faktorek klima alda dezake.

Klima-aldaketa: kliman gertatzen den aldaketa da. Berez gerta daiteke, eta horren adibide dira Lurraren historian gertatu diren glaziazioak. Eta, dirudienez, giza jarduerak ere eragin dezake klima aldatzea, berotegi-efektua areagotzen duten gas ugari isuriz edo basoak larre bilakatuta, adibidez.

Berotze globala: Lur planetako airearen berotzea da. Datuen arabera, airearen tenperatura 0,7 °C igo da neurtzen hasi zirenetik. Atmosferaren berotzearen ondorioz, ekaitzak zein lehorteak sortzen dira. Baina tsunamiak lurrikaren ondorioak dira, ez airea berotzearen ondorio!

Negutegi-efektua: hainbat gasek —karbono dioxidoak, metanoak, ur lurrunak eta nitrogeno oxidoak adibidez— ez diote ihes egiten uzten Eguzkitik datorren energiaren zati bati. Horrenbestez, Lurreko airea berotu egiten da. Industrializazioaren ondoren, gizakiaren jarduerarengatik, negutegi-efektua sortzen duten gasen kontzentrazioa handitu egin da, eta berotze globalaren erantzuletzat hartzen dira.  

 

Adibidez, poloetako izotza krema babesle batez igurtzi dezakegu; horrela, beroagatik horrenbeste urtzea saihestuko dugu. Eta, hala, ez da itsasoko uren maila igoko eta... uf, oraindik garaiz nago Venezia ezagutzeko! Ez da txantxa; Suitzako Landolt enpresak izotza ez urtzeko produktu bat sortu du, eta dagoeneko probatu dute Andermatteko glaziarrean, Suitzan. Ez da krema bat, estalki bat baizik. Azpialdea polipropilenoz egina dago, eta beroa igarotzea eragozten du. Goialdea, berriz, zuria da, elurra bera bezala; poliesterrezkoa da, eta izpi ultramoreak islatzen ditu. Estalkiari esker, elurra ez da urtzen, eta, hartara, eskiatzaileek udan ere gozatzeko aukera izan dute glaziarreko eski-pistetan.

Beste batzuek sakonagotik heldu diote arazoari. Atmosferan karbono dioxido gehiegi dagoela? Bada, garbi dezagun aireko karbono dioxidoa. Nola? Itsasora burdina botata. Bai, bai, horixe egin du, adibidez, Kaliforniako Planktos enpresak. Burdinak algak ugaritzea eragiten du, eta algek karbono dioxidoa xurgatzen dute. Horren ondorioz, gutxitu egiten da aireko karbono dioxidoa. Enpresa horren kalkuluen arabera, itsasora botatako burdin tona bakoitzeko airetik 100.000 tona karbono erauztea lortzen da.

Baina... proiektu horiek ere badituzte alde txarrak. Glaziarrak ez urtzeko asmatu duten estalkiak funtzionatzen duela frogatu dute. Baina ezinezkoa da glaziar guztiak eta Artikoa eta Antartika horrekin estaltzea. Horrez gain, glaziar haren inguruko ekologistek salatu dutenez, ekimena ez da klima-aldaketaren aurkakoa izan, baizik eta eski-estazioaren aldekoa. Ekologisten ustez, helburua eskiatzaileak erakartzea izan da, eta haiek autoetan joaten dira, eta energia kontsumitzen dute... Eta horrek guztiak ez dio inolako mesederik egiten glaziarrari, noski.

Itsasoan algak hazteak ere baina-ren bat izan dezakeela susmatzen dute zientzialari askok. Ez dute uste enpresak esaten duen bezain eraginkorra izango denik; are gehiago, batzuk ziur daude ez duela ezer konpontzen. Eta, gainera, albo-ondorioak izan ditzakeela pentsatzen dute. Azkenean, badaezpada ere, Nazio Batuek debekatu egin diete Planktos enpresari eta horretan dabiltzan guztiei burdina botatzea itsasora.

Hala eta guztiz ere, borondate oneko zientzialari ameslariek ez dute etsitzen, eta klima-aldaketari aurre egiteko proposamen erradikalak aurkezten jarraitzen dute. Ideia gehienak aurrera eramateko zailak, edo, ia ezinezkoak dira. Teknologiak mugatzen ez dituen horiek, ekonomiak gelditzen ditu.

Bestalde, askoren kezka da jendea ez dela berotegi-efektuaz arduratuko halako aurrerapenak posible direla zabaltzen bada, eta, beraz, ez dutela ezer egingo horretan eragiten duten gasak ez isurtzeko.

Eta, hain justu, askorentzat azken hori da benetan egin daitekeen gauza bakarra: ahalik eta gutxien isurtzea. Nola? Autoz joan beharrean, garraio publikoa erabiliz, edo, are hobeto, bizikletaz edo oinez joanda. Urrutitik ez, baizik hurbiletik datozen produktuak kontsumituz. Papera zentzuz erabiliz... Entzuna egiten zaizu, ezta?

Ados, neurri horiek ez dute berotzea eteten, geldotu baizik. Hortaz, geldotzearekin irabazten dugun denboran ideia erradikalagoren bat bururatzen bazaizu, NASAk diruz lagun zaitzake, horretarako programa bat baitauka. Aireko karbono dioxidoa gutxitzeko ideia zororen bat pentsatu baduzu, berriz, Richard Branson superaberatsak sortutako lehiaketan har dezakezu parte: 25 milioi dolar irabaz ditzakezu!

 

 
 

 

EZETZ ASMATU

Nire bizilaguna suhiltzailea da. Handia, gihartsua, azkarra, ausarta... eta, batzuetan, ideia zoroak izaten ditu. Garbiñe du izena. Ea asmatzen duzun klima-aldaketari aurre egiteko ideia hauetatik zein diren Garbiñerenak, eta zein puntako zientzialarienak.

Estralurtarren teknologia erabiltzea

Garbiñerena izan zitekeen ideia hau, baina Kanadako defentsa-ministro ohiarena da, Paul Hellyer-ena. Pentsatzen du estralurtarren ontzietan energia lortzeko puntako teknologia dagoela, eta, mundu osoko gobernuek halako ontziak ezkutuan dituztelakoan, arren eskatu die ontzi horiek argitara ateratzeko.

Supermegasumendi bat eraikitzea

Sumendi-erupzioetan sufrea askatzen da atmosferara, eta horrek Lurra hoztea eragiten du. Horretan oinarrituta, berotze globalean Australiako aditurik ezagunena denak, Tim Flannery-k, estratosferan sufrea txertatzea proposatu du. Sumendietan sua besterik ez du ikusten Garbiñek; nola bururatuko zitzaion horrelakorik?

Hosto distiratsuko landareak landatzea

Kaliforniako Unibertsitateko aditu batzuen arabera, horrelako landarei esker, atmosferaren tenperatura jaistea lortuko litzateke, izpiak islatzen dituztelako. Gainera, genetikoki eraldatutako espezieak erabil daitezke, % 5 baino gehiago islatzen baitute. Garbiñeri ez zitzaion horrelakorik bururatuko, transgenikoei beldur dielako.

                                                           Lurra CD erraldoiez estaltzea

jolasa.jpg Imajinatu metro erdiko diametroko CDak, meheak eta arinak. Horrelako 16.000 bilioi diskoz, argia desbideratuko duen estalki bat egitea da ideia. Norena? Ez da Garbiñerena, Arizonako Unibertsitateko Roger Angelena baizik.

Izotz gazia sortzea

Artikoko izotza urtzen ari da, eta horrek eragina du kliman, ozeanoetako ur-korronteak aldarazten dituelako (eta horiek klimaren erregulazioan parte hartzen dute). Zer egin hori saihesteko? Alberta Unibertsitateko Peter Flynn ingeniariak ideia bat du: neguan, airera ur gazia botatzea Artikoan; hala, izotz gazia sortuko litzateke. Udaberriko beroak izotz hori urtzean, ur gazia itsasokoarekin nahastuko litzateke. Eta horrek ez luke hainbeste eragingo kliman.

Lurraren orbita handitzea

Munduan dauden arma nuklear guztiak hartu, eta, haien indarra modu kontrolatuan erabiliz, Lurra Eguzkitik urruntzea bururatu zaio. Lurra hozteaz gain, armarik gabe geratuko litzateke! Ideiaren sortzailea: Garbiñe!  

 

 


 

 

 

 

INKESTA

Inkestagile bihurtuta, ingurukoengana jo dut, eta hemen bildu ditut jasotako erantzunak. Hau zen galdera:

KLIMA ALDATZEAK LURRA DESAGERTZEA EKARRIKO DU?

julen.jpgJulen, 20 urte, ikaslea;

 badirudi zerbait nahi duela Ainhoarekin:

"niri ez galdetu, ni ez naiz izan".inigo.jpgainhoa.jpg

 

Ainhoa eta Iñigo, 20 eta 23 urte, ikasleak eta lagunak;

Ainhoak ez du Julenekin ezer nahi, Maider gustatzen zaiolako:

“Ez dakit, baina Maiderrekin askotan hitz egin dut horretaz;

zerbait egin behar dugula iruditzen zait”.

Iñigo: “Bai, ados nago, bestela bizidun guztiak desagertu egingo dira”.

 


miren.jpgMiren, Andorran bizi da eta haurtzaindegiana.jpg

bateko kudeatzailea da,40 urte:

no, perque la Terra se adaptarie;

als que si afectarie serie al esser humá” 

                                                                                        Ana, eguraldi-emakumea, 36 urte:

"Debemos conocer los datos, las investigaciones y las diferentes corrientes de opinión,

debemos concienciarnos en aportar cada uno lo que buenamente pueda y entre todos cuidar nuestro planeta,

xanti.jpgsin caer en los mensajes negativos que no ofrecen soluciones". 

 

Xanti,  arrantzalea, 65 urte:pako.jpg

"Batek daki, baina urtetik urtera arrain gutxiago dago,

eta hori ez da seinale ona". 

 

Pako, baserritarra, 63 urte:

"Orain neguak garai batean baino epelagoak dira,

eta ez du lehen adina euri egiten.

maider.jpgHorrela jarraituz gero, Lurra desagertu, ez dut uste desagertuko denik,

baina beharbada bai guk ezagutzen dugun mundua"

Maider, laguna, 16 urte, 17 egingo ditu abenduan:

Bo, hi ere ez hadi hasi orain Maider bezala,

klima-aldaketarekin eta txapa sartzen”.

 

 

PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen Elkarbanatu facebooken Elkarbanatu twitterren

Egileen iruzkinak (2) RSS feed comment
Komentarioaren hizkuntza Euskara (2), Castellano (0), English (0)
Nork bidalita nagore tobajas, noiz 2008-11-11 12:14, , Gonbidatua
1. artikulu aparta!!!!
artikulu aparte izan da, nire gustokoa eta dibertigarria ere. :grin  
...baina kontuan artu behar dugu esaten diguna bestela gure planeta porrotora!!! :(  
eta gogoan eduki klima aldaketa oso garrantzitsua da gure biziraupenerako!!!
 
» Iruzkin honen berri eman administradoreari
» Iruzkin honi erantzun...

Nork bidalita euria, noiz 2008-09-30 13:32, , Gonbidatua
2. Auskalo!
Eztakit aspertu e egiteue. Ze dakau eitea guk?
 
» Iruzkin honen berri eman administradoreari
» Iruzkin honi erantzun...

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved